Urbino

Urbino[1] Italiako erdialdeko Markak eskualdean, Pesaro eta Urbinoko probintzian, kokatutako hiria da. Metauro ibaiaren ertzean dago. 226,5 km²ko eremua du eta 2015eko apirilean 15.127 biztanle zituen[2]. Unibertsitatea dauka.

Urbino
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Markak
ProbintziaPesaro eta Urbinoko probintzia
Posta kodea61029
ISTAT kodea041067
Geografia
Koordenatuak43°43′31″N 12°38′14″E
Map
Azalera226.5 km²
Altuera485 m
MugakideakAcqualagna, Vallefoglia (en) Itzuli, Fermignano, Isola del Piano, Lunano, Montecalvo in Foglia, Monteciccardo, Montelabbate, Peglio, Petriano, Piandimeleto, Piobbico, Sant'Angelo in Vado, Sassocorvaro Auditore (en) Itzuli, Tavoleto, Urbania, Fossombrone, Montefelcino eta Mondaino
Demografia
Biztanleria13.734 (2023ko urtarrilaren 1a)
−824 (2018)
Dentsitatea60,64 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0722
Ordu eremuaUTC+01:00, Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKazan, Blois eta Guingamp
Katastro kodeaL500
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaPU
comune.urbino.pu.it

1998an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen erdigune historikoa[3].

Historia

Antzinako Urbinoko dukerriko hiriburua izan zen. XII. mendearen amaieraz geroztik Montefeltro familiarena izan zen dukerria. XVI. mendearen hasieran Della Rovere familiaren mende geratu zen, eta 1631tik 1860ra bitarteko urteetan Elizaren Estatuen barnean egon zen. 1860. urtean Italiaren barnean geratu zen.

Demografia

Ondarea

Monumentu garrantzitsuak daude hirian: San Domingo, San Frantzisko eta San Joan Bataiatzailearen eliza gotikoak, dukeen jauregia, katedrala, Rafaelen jaiotetxea. XVI. mendean eta XVII. mendearen hasieran zeramika-ekoizle garrantzitsua izan zen.

Ekonomia

Nekazaritza-gune garrantzizkoa (zeta).

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Bilancio demografico Anno 2015 (dati provvisori). Comune: Urbino Demo.istat.it
  3. Historic Centre of Urbino. in: UNESCO World Heritage Centre 1992-2015. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2015-10-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.