Urbeltz zuri-beltz

Urbeltz zuri-beltza (Coprinus picaceus edo Coprinopsis picacea) Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Coprinus comatus delakoak ez bezala, ez du interes gastronomikorik, nahiz eta ez duen toxikotasun egiaztaturik.

Urbeltz zuri-beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis picacea
S. A. Redhead, R. J. Vilgalys & J.-M. Moncalvo
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Urbeltz zuri-beltza.
Urbeltz zuri-beltza.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hasieran oboidea, gero kanpai-itxurakoa, azkenik ertza altxatuta. Azala marroi iluneko kolorekoa edo beltz fuliginosoa. Gaztetan, errezel orokor zuriarekin guztiz bilduta, gero, kapela irekitzean, plaka irregular, erorkor eta zuri handietan hausten da.

Orriak: Libreak, sabeldunak, estu, hasieran zuriak, gero errauts-arrosa kolorekoak, azkenik beltzak eta delikueszenteak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, liraina, hauskorra, barnehutsa, erraboilduna oinarrian, hasieran, zetadun ezkata arinez estalita, gero ilegabea, leuna, eta distiratsua. Oinarriko erraboilak felpa itxurako biloz batez estalita dago.

Haragia: Mehea, urria, hauskorra, zuria eta usain desatseginekoa.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "cóprinus" hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena. Picaceus epitetoa berriz, latinetik dator, mika esan nahi duen "pica" hitzetik. Bere kapelaren kolore beltzaxkagatik.

Jangarritasuna

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

Zaila da nahastea, oso espezie bereizgarria baita, kapela iluna baitu pintzelkada zuriekin.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetako humusean, batez ere pagadietan, espezie hau ez da oso ohikoa eta ez da ugaria gure eskualdean.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa.

Galeria

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 369 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 332 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 59 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 340 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.