Urbasa

Urbasa Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendilerro bat da, Sakana eta Ameskoak bereizten dituena. Batez beste 1.000 metroko altuera du, eta bere punturik altuena Dulantz da (1.243 metro). Gaur egun Urbasa-Andia natura parkea osatzen du, 11.500 hektareako hedadura duela.

Urbasa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaDulantz
Garaiera1.243 m
Motamendilerro
Azalera160 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°49′20″N 2°05′02″W
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Geologia
Material nagusiakareharri
Urbasaren kokapena Nafarroan

Ekialdetik mendebaldera, Lizarragako mendatetik Urbasako mendateraino hedatzen da mendilerroa.

Mendiak

Hauek dira mendilerroaren 3 tontor altuenak:

  1. Dulantz, 1.243 m[1][2]
  2. Alto de la Nevera, 1.214 m
  3. Maiza edo Baiza, 1.182 m
Tontorren zerrenda osoa
  1. Dulantz, 1.243 m
  2. Alto de la Nevera, 1.214 m
  3. Maiza edo Baiza, 1.182 m
  4. Ekaitza, 1.166 m
  5. Bargagain, 1.153 m
  6. Iruaitzeta, 1.144 m
  7. Garimendi, 1.141 m
  8. Zanabe, 1.136 m
  9. Ollide, 1.134 m
  10. Ixuripunta, 1.133 m
  11. Kerezmendi, 1.118 m
  12. Bardoitza, 1.115 m
  13. San Adrian, 1.114 m
  14. Balankaleku edo Kurutzetako harria, 1.106 m
  15. Iruelorrieta, 1.093 m
  16. Azantza, 1.085 m
  17. Arrepuia, 1.066 m
  18. Gainsoil, 1.064 m
  19. Santa Marina edo Antsumendi, 1.064 m
  20. Larraitza, 1.055 m
  21. Kurruzkarraz, 1.054 m
  22. Azpala, 1.036 m
  23. Etxaurte, 1.025 m
  24. Larregoiko, 1.023 m
  25. Aitzandieta, 1.015 m
  26. Agileta, 994 m
  27. Alto de la Planilla, 967 m
  28. Bretxagaina, 965 m
  29. Tximista, 945 m
  30. Urdaida, 888 m
  31. Alto de Amaso, 832 m
  32. Belaztegi, 797 m
  33. Isusura, 785 m
  34. Aitzuripe, 781 m
  35. Lazkua, 781 m
  36. Etxazarra, 767 m
  37. Barluze Uiarra, 764 m
  38. Altikogaña, 733 m

San Millan edo Donemiliagako mendi-oinak

  1. Apalaz, 677 m
  2. San Millán, 670 m
  3. Alto de Gurugú, 621 m
  4. Peñaguda, 570 m

Geologia

Egitura geologikoa

Urbasa estrukturalki pirinioaurreko mendilerro bat da, Andimendi, Lokiz, Leire, Alaitz edo Erreniegarekin batera[3]. Egitura sinklinal eskegi bat da, baina Andimendikoa baino askoz leunagoa. Iparralderantz Beriaingo sinklinala eta Ergoienako antiklinala aurki daiteke, eta hegoalderantz Lokizeko antiklinalak mugatzen du, bere txarnela higatua duena.

Ekialdeko muga Lizarragako failak ezartzen du, Ipar-Hego norabidekoa.[4]. Mendebaldean Entzia eta Trebiñuko mendilerroetan jarraitzen du egiturak.

Historia geologikoa

Harri gehieneak paleozeno eta eozeno garaikoak dira. Alga gorriak eta nummulites fosil asko aurki daitezke. Hegoaldean itsas-triku fosilak ere aurki daitezke.

Karsta

Urbasa karstifikatutako gunea da, hau da, kareharriz sortua da. Hainbat kobazulo ditu.

Hidrografia

Hegoaldean Urederra jaiotzen da, urdinak diren putzuak eta ur-jauziak sortzen.

Mugak eta administrazioa

Urbasak honako mugak ditu:

Urbasak ere barne mugak ditu, Ameskoetara ematen duen lurrak eurenak baitira eta Sakanara ematen dutenak komunalak.

Ekosistema

Flora

Urbasako basoa

Urbasan batez ere pagoak daude, nahiz eta geroago landatutako pinuak eta magaletan dauden haritzak ere aurki daitezkeen.

Urbasako pagadia, Iratikoaren ondoren, Europako handienetarikoa da. Pagoa normalean bakarrik agertzen den zuhaitza da, baina urbasan hainbat lekutan altza eta arteekin batera agertzen da (lehenengoa lur buztintsuetan eta bigarrena lehorragoetan).

Dolinatan hainbat zuhaixkekin batera agertzen dira, besteak beste ezki eta hurritzekin.

Dolinetan ere Isopyrum Thalictriodes motako lore txuriak daude. Gutxiagotan daude Corydalis Cava eta Ranunculos Ficaria loreak.

Basaranak ere erruz daude.

Fauna

Artaldea Urbasako errepidearen erdian, elurra kentzeko makinak botatako gatza jaten.

Urbasan otsoa eta orkatza aurki daitezke, nahiz eta animaliarik arruntenak gizakiak eramandako abereak diren (behia, zaldia eta ardia).

Ugarienak diren basabereak basurdea, azeria, katagorria eta muxarrak dira. Hainbat narrasti eta anfibio espezie ere aurki daitezke. Gauetan saguzarrak agertzen dira eta hiru espezie daude kontatuta.

Hegaztiei dagokionez usoak, beleak eta putreak aurki daitezke. Arranoak eta bestelako harrapakari handiak erruz ikus daitezke. Haritzak dauden lekuetan txantxangorria aurki daiteke.

Urederran hainbat arrain mota daude, batez ere amuarrainak.

Balbino García de Albizu etnografo eta dibulgatzailea. (Arg: Dani Blanco, Argia,

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Urbasa (Mendikat)
  2. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  3. Edeso, Jose Miguel. INTRODUCCIÓN AL MARCO GEOLÓGICO DE EUSKAL HERRIA. INGEBA (Noiz kontsultatua: 2011-4-13).
  4. Gran Enciclopedia Navarra. (Noiz kontsultatua: 2011-4-13).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.