Urbaran
Urbaran Aralarko mendilerroaren hegoaldeko muturrean dagoen mendia da, oso toki bakartian, Uharte Arakil herritik iparraldera, Madalenaitz menditik jaisten den gailur taldean. Olazabalgo pasabideak banatzen du mendi hau Madalenaitzetik.
Urbaran | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 748 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′05″N 1°53′44″W |
Mendikatea | Aralar |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Hiriberri/Madotz |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Irispideak
Hiriberritik Olazabalgo pasabidera, mendiaren behealdetik ibiliz hel daiteke. Bidezidor galdua, estutu egiten da, eskuinetara, harrizko monolito bat utziz. Hau, Urbaranen zati da. Pasabidetik, ekialderantz, magala igotzen da, tontorrera heldu arte. Hemendik, Sakana nafar eskualdearen bista ederra dago. Aukeretako bat, Uharte-Arakilen, Aralarko San Migelerantz hartzea da, ondoren, Madalenaitz mendipean dagoen Urrunzure labarrean sartzeko. Honek "Frontoia" izenez ezaguna den horma bat du. Agiriko Sakona eta Armendiagako trikuharritik jarraitu behar da, Olazabalgo lepora iritsi arte. Hona, eskuinaldetik heltzen da, Urrunzure labarrera doan bidea alde batera utziz.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |