Urbain Le Verrier
Urbain Jean Joseph Le Verrier (Saint-Lô, 1811ko martxoaren 11 – Paris, 1877ko irailaren 23a) frantziar astronomoa izan zen. Hidrogeno fosfuroari buruzko lanak egin zituen Gay-Lussacen laborategian, eta geroago, astronomia-ikerketak egiten hasi zen. Merkurioren mugimendua aztertu zuen, eta 1845ean Uranoren orbitari buruzko ikerketak hasi zituen. Uranoren orbitaren desbideratzeak ordu arte ezagutzen ziren argizagien eraginez soilik ezin zitezkeela gertatu frogatu zuen, eta beste argizagi bat bazela esan zuen. Verrierren lanen ondoren Berlingo behatokian egindako ikerketa batzuetan, hark esan bezala eta esan zuen inguruan, beste argizagi bat bazela frogatu ahal izan zen. Hasieran Le Verrier izena jarri zioten eta, geroago, Neptuno deitu zuten.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urbain Le Verrier |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.