Uraren kutsadura Zaldibarko zabortegiaren hondamendian

2020ko otsaileko Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak Ego ibarreko uraren kalitateari eragin zioten, eskualdeko mailan larrialdia eraginez.

Ego ibaia Olaerreaga auzoan, zabortegiaren lixibiatuak kaltetutako zonan.

Luizia

Otsailaren 6ko luiziak zabortegiaren lixibiatu eta dekantazio baltsak hondatu ez bazituen ere (honek hondamendia larriagoa bihurtuko baitzuen), eroritako sektoreetatik baltsa horietara zihoazen ubideak suntsitu ziren.[1]

Lehen kutsadura zantzuak

Aixolako urtegia; zabortegi azpitik igarotzen den Aixola erreka baino gorago egotean, otsaileko luiziaren ondorioz ez zen kutsatu

Eitzagako zenbait baserritako iturri propioetan uraren kutsadura detektatu zen; beste baserrietako iturrietako eta Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko sare orokorreko uraren parametroak ontzat eman baziren ere, otsailaren 11an Jaurlaritzako osasun teknikariek Eitzaga eta Sallabente auzoetako biztanleei iturriko urik ez erabiltzea gomendatu zieten: ez edateko, ez sukalderako, ez animalientzat.[2][3]

Otsailaren 11an Ego ibaian ura zuri agertzen hasi zen.[4] Adituen esanetan, honek zabortegian hondatutako ubideekin lotuta egon zitekeen, baina ez lixibiatu eta dekantazio baltsa nagusiekin (hauek ez baitziren otsailaren 6ko luizian hondatu).[1] Egun honetara arte egindako emaitzek kutsadura erakutsi zuten, baina ez oso maila altuan.[5]

Otsailaren 17an, informeek adierazi zuten Aixola errekara eta Ego ibaira[6] ez zela lindano aztarnarik iritsi, bai ordea amonioa, disolbagarri organikoak, hidrokarburoak, kadmioa, nikela eta selenioa, eta lixibiatu isuria igotzen ari zela, baina 3 l/s baino gutxiagokoa zela.[7]

Lixibatuen deskontrola

Zabortegitik etorritako lixibatuak biltzeko biltegi bat eraikitzeko asmoa zegoen, araztegira bideratzeko. «Aixolako ubideko uraren kalitatea bikaina da, amonioaren kantitatean izan ezik. Hori ahalik eta azkarren jaso behar da». [8]

Otsailaren 19an, URA Agentziatik, adierazi zuten zabortegi azpiko ubideak bi astetan berregiteko esperantza zutela; eta, dena den, honek ez ziola eragiten edateko uraren kalitate onari,[9] hau Aixolako urtegitik hartzen baita (Aixola erreka eta Ego ibaia baino garaiera altuagoan).[10] Gipuzkoako Basozainen Elkarteak, berriz, uraren afektazio maila ikusteko euri denboretara itxaron beharko zela ohartarazi zuten.[11]

Otsailaren 20an:

  • Zaldibarko eta Berrizko Udalek iruzurgile batzuen gaineko abisua eman zuen: herrian zebiltzaten, uraren kalitate-neurketak eta filtroak saltzen, Osakidetzaren izenean.[12][13]
  • URA Agentzia lixibatuak kamioi xurgatzaileen biltzen hasi zen, gero saneamendu sarera isuriz.[14] Hau behin betiko soluzio bezala abiatu zen, ubideak konpondu artean Aixola erreka eta Ego ibaira ailegatzen zen kutsadura gutxitzeko.[15]

Metal astunen agertzea

Ahateak Ego ibaiean, Zaldibarko zabortegiak kutsatutako eremuan.

Otsailaren 26ean:

  • URAk eginiko neurketen emaitzek[16] kutsadura parametroen igoera esanguratsua adierazi zuten (zianuroa, kromoa, selenioa, kadmioa, beruna).[17]
  • Halere, otsailaren 20tik aurrera Ego errekan gora eginiko laginketek ere amonioak OEB5-eta OEK-" kontzentrazio altua erakutsi zuten; beraz, ondorioztatu zen parametro hauen igoera ezin zela lotuta egon Aixola errekatik behera zetozen Eitzagako lixibiatuekin, baizik eta lehendik "kolektore nagusiarekin lotzeko dauden hiriko hondakin-uren isurketarekin". [14]
  • Egun honetara arte punpaketa kamioiek 615 m³ lixibiatu jasoak zituzten, Elgoibarko araztegira bideratuz.[18]

Martxoaren 2ra arte, URA Agentziak 1.093 m³ lixibatu jaso zirela jakinarazi zuen.[19]

Martxoaren 5ean, Pedro Luis Ariasek (injeniari katedraduna, eta Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea Patxi Lopezen lehendakaritzan[20]) iragarri zuen lixibatuek denborarekin lurra kutsatzen amaituko zutela, eta ondoren lurpeko urak.[21]

Martxoaren 6ean, Zaldibar Argitu plataformak ur analisiak agentzia independiente baten esku uztea eskatu zuen, URA Agentziari parte interesatua izatea egotziz.[22] Egun honetan, URAk Aixola errekan bi lixibatu-foku berri aurkitu zirela adierazi zuen, aurreko egunetako euriarekin lotuak.[23]

Martxoaren 11an:

  • Martxoaren 11n, B2 eremuan lixibiatuen kutxatilaren estalkiaren bilaketan eta lixibiatuak kanalizatzeko sistema berri baten eraikuntzan aritu ziren.[24]
  • Elgoibarko EH Bilduk San Antolingo ur araztegiaren inguruko biztanleen kexen berri eman zuen: "bazirela egunak urak tratatzeko azpiegituratik gasak ateratzen zirela, arnasa hartzeko zailtasunak zituztela, begiak gorrituak dituztela, ahotsa hausten zitzaiela, eztarriak behartuz". Hori zela eta, hainbat informazio eskatu zuten: ea araztegia arriskutsuak izan zitezkeen substantziekin lan egiteko egokituta zegoen, ea araztegian sartzeko eta irteteko kontrolak zeuden, ea araztegiak zerbitzurik ematen ez dien beste udalerri batzuetako urak har zitzakeen, ea aldian-aldian airearen eta uraren kalitatearen kontrolak egiten ziren", baita "araztegiko uren sarrera- eta irteera-kontrolen emaitzak, inguruko airearen kalitatearen kontrolen emaitzak eta Deba ibaiko uraren kalitatea aztertzea". [25]
  • URA Agentziaren analisiek merkurioa detektatu zuten Eitzagaetxebarria baserriaren inguruan.[26]

Martxoaren 12ra arte 2.748 m3 lixibatu jasoak ziren.[27] Martxoaren 23ra arte, 5.210 m3.[28] Martxoaren 31era arte, 5.728 m3.[29]

Apirilaren 4ean, Ingurumen Saileko Aitor Zuluetak adierazi zuen lixibatuen bilketa eta bideraketa lanak "praktikoki amaituak" zeudela.[30]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Deia. «Una firma holandesa asesorará sobre cómo vaciar los residuos colapsados» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  2. Berria. «Txorrotako urik ez erabiltzeko esan die Zaldibarko Udalak Eitzagako auzoei» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  3. «[BIDEOA "Ez urik, ez eta barazkirik jateko esan digute" - Zaldibar»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  4. arizmendi, leire narbaiza. (2020T09:44). [https://twitter.com/txargain/status/1227287252671356928 «Eibarren gaur. Goiko kea #Zaldibarko zabortegikoa da. Behean Ego erreka. Zer da Egok daroan gauza zuri hori? Egok Eitzagako urak jasotzen ditu, Deba ibaian isurtzeko. Zer dago uretan?
    1. ZaldibarArgitupic.twitter.com/568jsbfpzt»] @txargain (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-18). «El análisis de URA en el entorno de Zaldibar hasta el día 11 detectó un aumento de amonio y metales» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  6. Berria. «Zabortegiko hainbat gai kutsagarri eta toxiko heldu dira erreketara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  7. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-17). «Salud no descarta ampliar el área de alerta en torno a Zaldibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  8. Lete, Irati Urdalleta. «Zaldibarko zabortegiko suaren foku nagusiak itzali dituztela azaldu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  9. «'Zabortegipeko urak berriz bideratzeko lanak bi aste barru amaituko dira'» Euskal Irrati Telebista 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  10. «La calidad del agua del entorno del vertedero de Zaldibar es fiable, según los informes de la URA» https://www.iagua.es/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 23a).
  11. (Gaztelaniaz) Rojas, Jon. (2020-02-20). «Guardas forestales advierten de que la verdadera afección del vertedero a los ríos solo se sabrá cuando llueva» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  12. (Gaztelaniaz) Rojas, Jon. (2020-02-20). «Equo hace peligrar la coalición Elkarrekin Podemos» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  13. «Zaldibarren ura arazteko iragazkiak saltzeko iruzur batez ohartarazi dute» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  14. Irekia. «Irekia - Hilaren 20tik aurrera Zaldibareko zabortegiko lixibatu ia guztiak biltzen dira» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  15. Irekia. «Irekia - Zaldibareko zabortegiko lixibatuak biltzeko lanotan ari da URA ingurumenean erasanak murrizte aldera» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  16. «2020/02/26 Zaldibarko zabortegiaren inguruko uren kalitatearen jarraipen-txostena» http://www.uragentzia.euskadi.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 26a).
  17. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-26). «EH Bildu alerta de parámetros de metales pesados «muy altos» en los ríos de Zaldibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  18. «Bizkaiak enpresari espedientea zabaldu dio A-8an eta N-634an egindako kalteengatik» www.eitb.eus 2020-02-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  19. «03/03/2020Informe de seguimiento calidad de las aguas en el entorno del vertedero de Zaldibar» https://www.uragentzia.euskadi.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 3a).
  20. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Pedro Luis Arias Ergueta - Fototeka departamentala» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  21. (Gaztelaniaz) «El desastre del vertedero de Zaldibar nos dice qué sociedad somos» Agencia SINC (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  22. (Gaztelaniaz) «Zaldibar Argitu pide dimisiones «antes del inicio de la campaña electoral»» El Diario Vasco 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  23. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-03-06). «URA admite nuevos focos de lixiviados en Zaldibar, pero los atribuye a las lluvias» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  24. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegiko bilaketa-operatiboari buruzko albiste eguneratuak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  25. «Albisteak | EHB» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  26. «Merkurio arrastoak batu zaizkie Eitzagaetxebarria inguruko nikel, selenio eta amonio lixibiatuei - Zaldibar» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  27. 13/03/2020 Informe de seguimientocalidad de las aguas en el entorno del vertedero de Zaldibar. .
  28. 24/03/2020 Informe de seguimiento calidad de las aguas en el entorno del vertedero de Zaldibar. .
  29. Contención y evacuación del lixiviado. .
  30. Continúa el operativo de Zaldibar tras comenzar el llenado de la celda que almacenará residuos. https://www.deia.eus/.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.