Uraniborg

Uraniborg (euskaraz: «Uraniaren gaztelua»), 1576 eta 1580 artean Frederiko II.a Danimarkakoak eraikitako eta Danimarkako Hveen uhartean kokatutako jauregi bezaala eraikitako behatoki astronomiko bat zen. Uharte hau Seeland eta Eskania arteko Oresundean dago. Bere eraikuntza Tycho Brahe astronomoak (1546-1601) erabaki zuen. Uraniborg jauregiak bere izena Uraniagatik jasotzen du, greziar mitologian astronomiaren musa zena. Jauregiak alkimia lanetarako laborategiak ere bazituen, eta lorategiak kontu handiz diseinatu ziren landare eta belarren patroi geometrikoekin. Garaiko ideiak jarraituz, Tychok astroen azterketa hauen eraginpeko metalen azterketarekin uztartzea nahi zuen.

Uraniborg
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaEskaniako konderria
Suediako udalerriaLandskrona udalerria
Koordenatuak55°54′28″N 12°41′48″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1576 - 1580
KomisarioaTycho Brahe
Izenaren jatorriaUrania
Atalakeraikin: 3
Ondarea

    Jauregian luxu harrigarri bat margolan eta estatuekin apaindutako gelekin eta Tychok diseinatutako neurketa tresnak eraikitzeko behar ziren tresna eta lantegiekin nahasten ziren. Laster, Uraniborg harranditsua "ikerketa institutu" oso bihurtu zen, bere ikerketa lanak argitaratzeko bere inprenta propioa ere bazuelarik. Hain ospe handia zuen lurralde askotako ikasle eta astronomoak erakarri zituela, bertako instalakuntzetan aldi berean 40 ikertzaile ere egoteraino. Bertako ikaslerik ezagunena Longomontano izan zen (Christen Sörensen Longberg, 1562-1647).

    Ondoren, Tychok Stjerneborg (Izarren gaztelua) behatokia eraikitzea agindu zuen, Uraniborgen kokapena bere zehaztasun tresnentzat behar bezain egonkorra ez zela deskubritu zuenean. Tresna gehienak lurpeko aretoetan zeuden. 1597an Tychok Christian IV.a Danimarkakoa erregearen mesede galdu zuen eta Hveen uhartea utzi zuen. Uraniborg eta Stjerneborg behatokiek arpilaketak jasan zituzten arrantzaleen aldetik, laster soilik hondakinetan geratuz. 1671n Parisko Zientzia Akademiak Jean Picard bidali zuen Tychoren behatokiaren latitudea aurkitu eta astronomoaren behaketa batzuk egiaztatzeko. Frantziar astronomoak, gazteluaren hondarrik ez zegoela eta zimentuak aurkitzeko lurra zulatu behar izan zutela adierazi zuen.

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.