Uralde
Uralde Trebiñuko Araikoko lurretan kokatutako herri berri bat da.
Izen bereko baseliza zaharraren ondoan eraikitako urbanizazio berri batek osatzen du herria. Argantzunetik Trebiñura doan errepide ondoan kokatzen da, Kutxu herritik hurbil. Antza, lehen leku horretan herrixka bat egon bazegoen. Egun, urbanizazioak hainbat zerbitzu du; hala nola: kirol instalazioak, igerilekua edo taberna.
Ihuda ibaia Uraldetik igarotzen da, geroago Zadorrarekin topo egiteko.
Trebiñuko beste hainbat ingurutan bezala, Uralden aztarnategi arkeologiko erromatar bat badago[1], bertan erromatar ondakinak aurkitu eta ikertu baitira; antza, erromatar zabortegi bat[2][3].
Garraio
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz)Trebiñuko historia. Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz)"La T.S.H.T. del basurero romano de Uralde (Treviño): Propuesta cronológica"
- (Gaztelaniaz)"Yacimiento de Uralde (Treviño). Sondeos"
Ikus, gainera
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.