Urakorri

Urakorri[1] Aralarko Malloetako mendi bat da. Izenik zaharrena Oakorri bide da, Oako Harri izenetik laburturik, Oa izeneko lepoaren gainean baitago. Arritzagako labarrean, Buruntzuzin izeneko kobre meatzeak zeuden.

Urakorri
Datu orokorrak
Garaiera1.306 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′37″N 2°02′20″W
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAmezketa/Azkarate
LuberriLuberri

Irispideak

Amezketatik abiatuz gero, Arritzagako labarra zeharkatu behar da, Buruntzuzin izeneko meatzeetara heldu arte. Hemendik, Astunalde lepoa igo behar da, eta, eskuinetara, tontorrerantz abiatu.

Azkaratetik, Urdilleko lepoa izeneko lepora abiatu behar da lehenik, eta ezkerretik inguratu behar da Balerdi mendiaren haitzen oinarria, Astunaldeko kanalaren bila, malda beldurgarrian leporantz igotzen dena, sigi-saga doan bidezidor batetik.

Gaintzatik abiatuz gero, herritik irtengo gara eta Gaintzako monolitoaren pean eskuinetarantz, ikusgai dagoen kanalaren oinarrira heltzen den bide bat hartu behar da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA), Euskaltzaindia.net webgunea.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.