Uraeus
Uraeusa edo ureusa, Antzinako Egiptoko mitologian, jainko eta faraoien babesle bezala lan egiten zuen suge bat zen, eta oso boteretsua izatearen ezaugarria ematen zitzaion.
Etimologia
Uræus, Horapolonek, Goi Egiptoko aditu batek K. a. V. mendean bere Hieroglyphica izenburuko lanean erabili zuen hitz bat da, non hieroglifo idazkeraren interpretazio ideografiko bat erakusten duen. Ordutik, izen hau mantendu da.
Ikonografia
Kobra formaduna, batzuetan, Behe Egiptoko koroa gorriarekin
Mitologia
Eguzki jainkoen irudikapena zen. Behe Egiptoko babeslea ere izan zen. Kobra, uraeusaren ikur bezala erregeen ikur babesle nagusia izan zen.
Uadyet jainkosaren irudikapen bat da, bere jatorria Nilo ibaiaren deltan dagoena, Behe Egipto sinbolizatuz, eta faraoiaren jainkosa babeslea, nortzuk, erregetasunaren ezaugarri bezala eraman zezaketen bakarrak ziren. Nekhbet izeneko beste jainkosarekin batera, sai bezala irudikatua, faraoiaren jainkosa babesleak ziren. Faraoiaren tituluetako batek, Nebtyren izenak uraeusa darama.
Tenplu askoren goialdean ere irudikatua azaltzen da, baita, bitxi, jainko eta faraoien kuttun eta egiptoar koroen zati osatzen ere.
Kobra eta sugeak, berpizkundearen ikur ziren, eta Eguzkiak zerutik eta behe mundutik, Duatetik egiten zituen bidaien eguzki mitoetara lotuta zeuden. Nagusiki, Buton gurtuak ziren, eta, hiltzen zirenean, brontze edo zurezko kaxetan uzten ziren, suge irudien erliebeekin grabatuak, batzuetan, giza burua zutena, uraeusa eta koroa bikoitzarekin apaindua.