Ura ez baita beti gardena
Ura ez baita beti gardena Xabier Lasa Gorraizek 2023an plazaratutako eleberria da. Urte berean Irun Hiriko Literatura Sariaren 45. edizioan eskuratu zuen eleberri arloan. Liburuak lehia politikoa zein uraren arazoekin lotutako thriller egitura du.
Ura ez baita beti gardena | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Ura ez baita beti gardena |
Argitaletxea | Elkar |
ISBN | 978-84-1360-379-7 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | uraren kudeaketa eta thrillerra |
Historia | |
Jasotako sariak | Irun Hiria saria - Euskarazko eleberria |
Argumentua
Uraren antolamendurako ardura eman diote Sara Zaldaiz ingeniariari Nafarroako gobernu berrian, eta horregatik joan da Erriberako irudikatutako Lurribar herrira, ur-horniketan arazoak daudela eta. Udalaren eta laborarien arteko liskar moduan hasten dena, ordea, korapilatuz joango da, enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen xextrak eta hilketa ilunak ere nahasteraino.[1] Sara Cabreraren hitzetan "Egileak thriller batentzako ezohikoa izan daitekeen protagonista aurkeztu digu, ingeniari bat, eta berarekin abentura eta arriskuak ezagutuko ditugu, bertan politikarekin eta urarekin jolastea hilgarria izan daitekeela ikasten dugun bitartean. Sara ez da istorioan bakarrik egongo; lagun leialak ere baditu, eta horietako batzuk, poliziak".[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Irati Majueloren iritzia Berrian, 2024/03/31.