Ura Iturralde

Ura Iturralde (Tolosa, 1979) euskal argazkilaria da. Gaur egun argazkilari autonomo gisa jarraitzen du lanean. Honetaz gain argazkigintza irakaslea ere bada.

Ura Iturralde

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta artista

uraiturralde.net
Instagram: ura_iturralde_photo Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionala

Diseinu Grafikoko goi mailako ikasketak burutu zituen eta disenatzaile gisa urte asko lan egin ondoren, Madrilera joan zen argazkigintza dokumental ikasketak burutzera. Haren lanen artean sarituenak, Iran ezkutua (LGTBI komunitatea) eta Palestinan eginiko Azken Samiarrak izenburua daraman erreportajeak izan dira. Azken proiektua Albaniako azkenengo trenei buruz hitzegiten duena izan da. Halaber, Eitb kulturan agertu 2019an Kuba, Bolivia eta Iraneko erreportaiei buruz hizketan [1] eta Tolosaldeko Ataria komunikabidean bere erreportaien inguruan mintzatu da [2].

Estilo artistikoa

Irudikapen idealizatuak erakusten dituzten argazkilaritzatik urrun kokatzen du bere lana artistak. Izan ere, bidaia perfektuetako irudiak ez diote barnean sortzeko grina pizten. Hasieran joera hori izan zuen arren, 2018an egindako elkarrizketa batean, egun, jendearen istorioak argazkien bitartez bildu eta erakustea xede duela adierazi zuen [3].

Banakako erakusketak

  • En la higuera del Ché, Tolosa (2015)
  • Iran ezkutua Barakaldo eta Tolosa (2019)

Bere argazkiak erakutsi dituzten komunikabideak

Sariak

  • BAFFEST jaialdia (2018) irabazlea
  • Siena International Phootgraphy Awards (2018) finalista
  • Barcelona International Photography Awards (2018-2019) erakusketarako aukeratua
  • IPA, International Photography awards (2019) 3. Saria
  • World Press Photo / Joop Swart Masterclass(2020) hautagaia

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.