Ur gasdun
Ur gasduna edo karbonatatua azido karbonikoa (H2CO3) duen ura da, eta, ezegonkorra denez, ur eta karbono dioxidoan (CO2) oso erraz deskonposatzen da. Azken hau, burbuilen eran ateratzen da, edariari presioa amaitzen zaionean. Mineralen kopurua handia duenean, gasdun ura izena hartzen du. Herrialde batzuetan karbonodun urari bikarbonatoa gehitzen zaionean soda edo club soda deitzen zaio, ur karbonodun soilari gasdun ura deritzon bitartean edo baita Seltzeko ura ere.
Historiari begiratuz gero, lehen karbonodun ura limoi-urari bikarbonatoa gehituz egiten zela jakin dezakegu.
Kimika
- Urari karbono dioxidoa gehitzean, ekilibrioa osatzen du azido karbonikoarekin, hau da doituta geratzen da:
- H2O + CO2 <---> H2CO3
- H2CO3 <---> H+ + HCO3-
- HCO3- <---> H+ + CO3=
Kanpo-estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.