Ur Mara Museoa
Ur Mara Museoa Gipuzkoako Alkiza herrian sortutako arte-gune esperimentala da eta, aldi berean, Koldobika Jauregi eskultorearen eta Elena Cajaravlleren lanen erakustokia. Museoa 2010ean ireki zuten biek.[1]
Ur Mara Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Alkiza |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Webgunea | http://www.urmara.com |
Oharrak | Azaroak 1etik martxoaren 31 arte bakarrik bisita gidatuak. |
Ezaugarriak
Museoa baso batean kokatuta dago. Bertan ere karobi zahar bat ikus daiteke, auditoria naturala berez. Negutegi batean mota askotako aktibitateak egiten dira: erakusketak, kontzertuak, tailerrak. Aktibitate horien artean "Grap Hik" jarduera azpimarratzekoa da, eskuz egindako paperari eskainitako gunea, alegia. Parkean Henry David Thoreau idazleari eskainitako espazioa dago, "Hitzaren babesa". Koldo Jauregiren eskulturak, bestetik, gune desberdinetan daude antolatuta: "Kantu ixila", "Barne Kanta", "Basa kanta-Altzurüku". Museoaren beste helburua inguruko balore etnografikoak babestea da.[2]
Eskolei zuzendutako tailerrak
Hauek dira planteatzen direnak:
- Papergintza tailerra
- Esku tailerra
- Beirate tailerra
- Eskultura tailerra
- Ehungintza tailerra
- Graffitiak basoan.
Halaber, bisita gidatuak antolatzen dira.
Lankideak
Susana Cencillo. Musikaria da, akordeioaz gain beste hainbeste instrumentu jo eta zuzentzen ditu. Musika, ikusentzun edo antzerkiarekin zerikusia duten proiektuetan lankidea.
Juan Barbe. Artisau papergintzan maisu. Papera, landare papirifero eta inprimatze tekniketan jakituna. Tailerrak eta hitzaldiak noizbehinka eman izan ohi ditu Ur maran.
Juan Kruz Igerabide. Idazlea. Hainbat sari irabazitako sortzailea, literatura gaietan laguntzen du.
Antonio Casado da Rocha. Filosofian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea, Henry David Thoreau-ren pentsamenduan espezialista eta ohiko kolaboratzailea.
Felix Aizpurua (OBBTKN). Diseinatzaile eta ilustratzailea. Teknologia eta komikiarekin zerikusia duten gaietan laguntzen du, komunikazioan eta sareetan ere.
Erreferentziak
- "Ur mara museoa. Kultura mara mara", Hik Hasi aldizkaria, 267. zk., 2022ko apirila, 40or.
- https://web.archive.org/web/20160630071937/http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/04/11/ocio-y-cultura/ur-mara-no-es-un-museo-al-uso-no-mostramos-arte-a-lo-bestia
Kanpo estekak
- Museoaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Berria EITBn.