Ur Apalategi
Ur Apalategi Idirin (Paris, Frantzia, 1972ko abenduaren 28a) euskal idazlea da.
Ur Apalategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1972ko abenduaren 28a (51 urte) |
Herrialdea | Lapurdi |
Familia | |
Aita | Jokin Apalategi |
Ama | Maite Idirin |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta editorea |
Enplegatzailea(k) | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Biografia
Maite Idirin eta Jokin Apalategiren semea, Euskal Filologian doktorea da, eta Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna. Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakasle katedraduna da. Irakasteaz gain, kolaborazioak idatzi ditu hainbat egunkaritan, hala nola Garan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian edo Maiatz aldizkarian.
Idazle gisa bi bider irabazi du Beterriko liburua saria (Gauak eta hiriak, 1997, eta Fizkizoaren izterrak, 2010). 2011n Euskadi saria irabazi zuen Fikzioaren izterrak ipuin liburuarekin.
Editore gisa Utriusque Vasconiae argitaletxeko "Kritika literarioa" sailaren sortzaile eta kudeatzaile izan da (2002-2018). 25 liburu argitaratu ditu sail horrek.
Lanak
Nobela
- Gauak eta hiriak (1997, Elkar). 1998an Beterriko Liburua Saria.
- Gure Gauzak S.A. (2004, Utriusque Vasconiae). Euskarazko argitaletxeei buruzko intrigazko eleberri polemikoa.[1]
- Fikzioaren izterrak (2010, Susa). 2011ko Euskadi Literatura-Saria irabazi zuen "Euskarazko Literatura" atalean. Beterriko liburua saria ere jaso zuen obra honek.
Saiakera
Poesia
- Erdi guneak (1995, Maiatz), Unai Goieaskoetxea Arronategirekin batera idatzia.
Erreferentziak
- x2larraza. Gure Gauzak S.A – UR APALATEGI | euskaljakintza. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
Ikus, gainera
- Ipar Euskal Herriko idazleak
Kanpo estekak
- Ur Apalategi Idirin literaturaren zubitegian
- Ur Apalategi Euskal Idazleen Elkartean
- Elkarrizketa Argia astekarian