Edateko uraren hornidura-sare

Edateko uraren hornidura-sarea, kateatutako ingeniaritzako obra-sistema da. Honi esker, hiri, herri edo populazio-dentsitate altuko landa-espazioetako biztanleen etxebizitzetara, edateko ura eramaten da.

Edateko uraren tratamendurako instalakuntza bat.

Uraren jatorria

Edateko uraren hornidura-sareak jatorritzat duten ur-iturriaren arabera sailka daitezke:

  • Uharketan bildutako euri-urak.
  • Lurrazpiko ura azaleratzen den iturburu naturaletatik eratorritako urak.
  • Iragazteko putzu edo galerietatik jasotako lurrazpiko urak.
  • Ibai, erreka, urtegi edo aintzira naturaletatik datozen azaleko urak (azaleko urek aurretiko tratamendua daukate).
  • Itsasoko ura (gatzgabetu egin behar da derrigorrean).

Ura edangarri bihurtzeko bere jatorriaren arabera tratatu behar da. Tratamendu hauek oso desberdinak izan daitezke: desinfekzio eta filtrazio hutsak adibidez, baita gatzgabetze konplexuagoak ere.

Hornidura-sarearen osagaiak

Azaleko urak erabiltzen dituen sarea da edateko uraren hornidura-sarerik konplexuena. Bost atal nagusi ditu:

  • 1. Ur-bilketa.
  • 2. Ur gordin bilketa.
  • 3. Tratamendua.
  • 4. Tratatutako uraren biltegiratzea
  • 5. Ur-hornidurarako sare irekia

Ur-bilketa

Iturburu bateko ur-bilketa kontu handiz egin behar da. Horretarako, babes-ingurune itxi bat mugatu behar da, azaleratze-gunean gerta daitezkeen kutsadurengandik babesteko. Lurrazaleko uren biltegiratzea ur-hartune bidez egiten da. Kasu batzuetan aurretiko iragaztea duten urak lortzeko, galería-iragazle erabiltzen dira. Galeriak ur-ibilguarekiko paraleloak edo perpendikularrak izan daitezke. Azkenik, lurrazpiko uren bilketa, iragazteko putzu edo galerien bitartez egiten da.

Ur-gordinaren biltegiratzea

Ur-gordinaren bilketa, ur-iturburuaren emaria eskaerei aurre egiteko nahikoa ez denean gauzatzen da. Uneoro gutxieneko emaria ez duten erreka edo ibaien ura biltzeko urtegiak eraikitzen dira. Lurrazpiko ura erabiltzen duten sareetan, akuiferoak biltegiratze-tanke moduan egiten du lan. Gehienetan ura naturalki jasotzen duen arren, batzuetan obra hidrauliko berezien bidez betetzen dira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.