Upsala glaziarra

Upsala glaziarra (gaztelaniaz: Glaciar Upsala) Argentinako Patagoniako hego-ekialdean, Santa Cruzko probintzian, Txileko mugatik hurbil, dagoen glaziarra da. Glaziarren Parke Nazionalaren barnean dago. 53,7 kmko luzera eta 10 kmko zabalera dauzka, eta 765 km²ko eremua hartzen du. Hormek 60-80 m arteko garaiera dute. Hego Amerika osoko bigarren glaziarrik handiena da, Pio XI.aren ondoren. Eskualdea esploratu zuen Klaus August Jacobsonek eman zion izena, ikasketak Upsalako unibertsitatean (Suedia) eginak zituelako.

Upsala glaziarra
Datu orokorrak
Motaglaziar
EponimoaUppsala
Geografia
Map
Koordenatuak49°45′37″S 73°16′31″W
MendikateaAndeetako Patagonia
Babestutako-eremuaLos Glaciares
Bernardo O'Higgins National Park (en) Itzuli
Bokalea
()
Lago Argentino

Perito Moreno bezala, Hego Patagoniako izotz-zelaian du sorburua eta Lago Argentinoraino iristen da. Azken urteetan atzerakada nabarmena izan du; 1997 eta 2003 artean 13,4 km²ko eremua galdu zuen[1], eta beste 3 km² 2002tik 2013ra[2]. Aditu askoren arabera, atzerakada hoti berotze globalaren adierazlea da[1].

Erreferentziak

  1. Román, Valeria. Un glaciar patagónico se redujo 13,4 km2 en los últimos 7 años. in: Clarín, 2004-02-11. edant.clarin.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-25).
  2. Petxarroman, Iñaki. (2013ko azaroaren 14a). «Klimak ez du itxaroten» Berria (Noiz kontsultatua: 2015eko irailaren 25a).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.