Upanishad

Upanishadak (sanskritoz: उपनिषद्, upəniʂəd ahoskatua) hinduismoaren oinarri teorikoa osatzen duten testu-filosofikoen bildumak dira. Vedanta ere izena dute, Vedaren amaiera esan nahi duena.

Upanishad
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaerlijio literatura
Deskribapena
Honen parte daVedak

VII. eta XX. mendeen bitartean idatzitako testu filosofiko-erlijioso hauek sanskritoz idatziak daude, bertsoz eta prosaz moldatuak. Berrehundik gora dira, aski laburrak. Upanishadetan jasotako kontzeptu filosofikoak hinduismoaren vedanta izeneko doktrina ortodoxoaren oinarri dira (sei doktrina ortodoxo daude guztira). Maisu espiritualen irakaspenak biltzen dituzte elkarrizketa moduan; gizakien jatorria eta helburua eta izaki gorenarekiko harremanak dira gai nagusiak.

Indiako pentsamendu guztian erabateko eragina izan dute.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.