Up (2009ko filma)
Up 2009ko 3D animaziozko estatubatuar filme bat da. Komedia eta drama nahasten dituen film hau Pixar Animation Studios eta Walt Disney Picturesek ekoiztu zuen. Pete Docter izan zen zuzendaria eta Carl Fredricksen (Ed Asner) izeneko agurea eta Russell (Jordan Nagai) izeneko esploratzaile talde bateko kide baten harteko harremana da gai nagusia. Bere etxeari milaka globo jarrita 78 urteko Carlek Hego Amerikara joateko ametsa betetzen du, bere emaztearekin beti amestu zuen bidaia. Filmeak Michael Giacchinoren musika du.
Up (2009ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Up |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, film komikoa eta fantasiazko filma |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | list of Pixar films (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pete Docter Bob Peterson |
Gidoigilea(k) | Pete Docter Bob Peterson |
Antzezlea(k) | |
baliorik ez | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jonas Rivera |
Konpainia ekoizlea | Pixar |
Edizioa | Kevin Nolting (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Giacchino |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Amerika, Venezuela eta Ameriketako Estatu Batuak |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Hegazkintza eta zahartzaroa |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | 2009ko maiatzaren 16a estreinaldi — El Capitan Theatre (en) |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) Genesis saria Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 82. Oscar Sariak Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria 82. Oscar Sariak |
Nominazioak | Soinu edizio onenaren Oscar Saria 82. Oscar Sariak Michael Silvers (en) , Tom Myers (en) Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria 82. Oscar Sariak Pete Docter Film onenaren Oscar Saria 82. Oscar Sariak Jonas Rivera Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 82. Oscar Sariak Bob Peterson, Pete Docter, Tom McCarthy Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 82. Oscar Sariak Michael Giacchino |
pixar.com… | |
2009ko maiatzean estrenatu zen eta Canneseko Film Festibala ireki zuen, lehen aldia 3D film batek egiten zuela. Arrakasta handia izan zen, bai publiko zein kritika aldetik, eta hasierako minutuek erakusten duten Carl eta Ellieren bizitzaren laburpenak txalo ugari jaso zituen. Bost nominazio izan zituen Oscar Sarietarako, Filmerik Onenaren kategoria barne. Bigarren aldia izan zen animaziozko filme batek nominazio hori jaso zuela, Beauty and the Beasten ostean.