Untzeta etxea
Untzeta etxea edo jauregia XVII. mendeko jauretxea da. Bergarako Bidekurutzetako 46. zenbakian dago eta Zabalotegi bidearen aurrean kokatuta dago. Ezaguna da izkina batean koloredun beiraz hornitutako behatokia duelako. Elementu hori 2019. urtean zaharberritu eta bere lehengo itxura berreskuratu zuen.
Untzeta etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Bergara) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°06′55″N 2°24′51″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 31 |
Behatoki hori jauregiko lorategi zabal begiratzeko diseinatu zen, nahiz eta gaur egun ez da hori nabaritzen, lorategia errotik aldatu zuelako kale berri baten irekierak.
Untzeta etxearen lorategia
Arrizuriaga parkea izenarekin ezagutzen den arren, Untzeta jauregiaren lorategia da. XIX. mendearen bigarren erdialdean obra garrantzitsuak egin ziren Untzeta etxearen barruko zein kanpoko aldean. Beste birmoldaketa batzuen artean, paisaia motako lorategia diseinatu zuten garaiko modari jarraituz. Ortuak izandako lursailetan egin zuten, etxearen albo baten, nahiz eta gaur egun berriki eraikitako errepideak banatu egiten dituen jauregia eta haren lorategia.
XIX. mende amaieran Arrizuriaga jauregia eraiki zuten Untzeta jauregiaren lorategian; hortik izena. [1][2]
Erreferentziak
- «Arrizuriaga parkea txukundu eta herritarrendako zabalduko dute - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
- Jardín del palacio de Untzeta (Bergara). Hemen ikusgai: https://docplayer.es/26287872-Jardin-del-palacio-de-untzeta-bergara.html