Universidad Centroamericana
Universidad Centroamericana (UCA) "José Simeón Cañas" El Salvadorko unibertsitate zentro bat da, Jesusen Lagundiak sortua.
Akronimoa | UCA |
---|---|
Goiburua | Universidad para el cambio social |
Ezarpena | 1965 |
Mota | pribatua |
Errektorea | José María Tojeira S. J. |
Ikasleak | 8.700 |
Kokapena | Antiguo Cuscatlán (San Salvadorreko metropoli-gunea) El Salvador |
Webgunea | |
Askapenaren Teologiaren seaska izan da, eta giza eskubideen alde eta sozialki konprometitutako jendea buruan egon da sorreratik. Izan ere, 1979an Ignacio Ellacuria bizkaitarra errektore izendatu zuten, eta herrialdearen sektore pobreen aldeko konpromisoa berretsi zuen. Hurrengo urtean El Salvadorreko Gerra Zibila piztu zen, eta bere eta zentroaren aurkako mehatxuak jaso behar izan zituzten. Hamar urte geroago, azkenean, soldaduak zentroan sartu eta errektorea erail zuen beste 5 jesuitekin batera, nazioartean oihartzun handia edukiz.
Fakultateak
Hiru fakultate gune nagusitan banatzen da: Giza Zientziak, Enpresa eta Ekonomia Zientziak eta Ingeniaritza-Arkitektura.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)UCAren webgunea