Unionismo (Irlanda)

Unionismoa (ingelesez: unionism) Irlandan herrialde hau eta Erresuma Batuaren arteko politika batasunaren aldeko ideologia bat da. 1922an Irlandako Estatu Askeak independentzia lortu zuenetik (gaur egun Irlandako Errepublika dena), unionismoaren helburua Ipar Irlanda eta Erresuma Batuaren arteko batasuna mantentzen saiatu izan da.

Elisabet II.a Erresuma Batukoaren erregealdiaren berrogeitamargarren urteurrenaren omenezko horma-irudia Belfast hirian. Bertan honako hau irakur daiteke:
Geuk Ulstergo britainiar hiritarrok
gure Maiestate Subiranoa den
Elisabet II.a erreginarekin
gure aliantza zinpetzen dugu
orain eta beti.
Inperioaren Bihotza
Ulstergo Hiritar Loialistak.
Artikulu hau Irlandako britainiar mugimendu nazionalistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Unionismo».

Irlanda eta Erresuma Batuaren arteko politika batasunaren jatorria XII. mendetik dator. 1800. urtean Batasun Agiriari esker Britainia Handiko Erresuma eta Irlandako Erresuma batu eta Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua sortu zen. 1922. urtean Irlandako hogeita sei estatuk independentzia lortu eta Irlandako Estatu Askea eratu zuten (gerora Commonwealth erakundetik atera eta Irlandako Errepublika bilakatu zen), aldiz gainontzeko sei konderriak Ipar Irlanda eratu eta Erresuma Batuaren barnean mantendu ziren. Gaur egun unionismoa Ipar Irlanda eta Erresuma Batuaren arteko lotura mantentzearen alde dago. Irlandako Errepublikan jada unionismoa ia zeharo desagertua dago, herrialde hori eta Erresuma Batuaren berbatasun bat ia ezinezkoa baita.

Unionismoaren aurkako ideologia irlandar nazionalismoa da, biak ere etnia eta hizkuntzari lotuak daude, eta orain dela guxti arte baita erlijiora ere. Unionista denak, edo ia gehienak, protestanteak dira, eta irlandar nazionalista gehienak katolikoak, halere badaude unionista katoliko eta nazionalista protestanteen kasuak ere, baita unionista eta nazionalista emigranteen ondorengoak izan eta ez protestante, ezta katolikoan ez diren belaunaldi gazteak ere.

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.