Unidad Alavesa

Unidad Alavesa (euskaraz: "Arabar Batasuna"), UA, Arabako alderdi politiko eskuindar eta espainiar nazionalista bat izan zen .

Unidad Alavesa
Sorrera1989
Desegitea2005
Egoitza nagusiaGasteiz
Ideologia politikoaarabarrismoa, foralismoa, espainiar nazionalismoa, eskuin politikoa, populismoa

Historia

Alderdi Popularretik banatu zen eta euskal nazionalismoaren aurka zegoen. Euskara eta euskal kultura (eta besteak beste, Olentzero) Araban jarritako inposaketa bat zela adierazten zuten eta Araba ez zuten Euskadiko lurraldetzat jotzen, independenteki baizik, hau da, autonomia erkidego propio bat sortu nahi zuten Araban.

Arabaren espainiar izatea aldarrikatzen zuen, Arabari egokitutako foralismoa proposatuz eta Arabak Nafarroak duen izaera bera beharko lukeela defendituz. UAren historiaren azken urteetan gero eta gehiago hurbildu zitzaion PPri, eta bakarka lortu zituen emaitzak nabarmen egin zuten behera. 1990ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 3 legebiltzarkide lortu ondoren, 1994koetan jo zuen gaina 5 biltzarkiderekin, baina 1998ko hauteskundeetan UAren ordezkaritza 2 kidetan gelditu zen. Araba mailako hauteskundeetan ere bilakaera bertsua izan zuen. 1999ko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan, esaterako, 1995ean lortutako 9 batzarkideak 3ra jaitsi ziren, eta batera egin ziren udal hauteskundeetan ere beherakada nabarmena izan zuen. Gasteizen, esaterako, 2 zinegotzi lortu zituen, 1995ean baino 3 gutxiago. 2000. urteko hauteskunde nagusietan ez parte hartzea erabaki ondoren, 2001eko urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere ez zuen zerrenda propiorik aurkeztu, PPren zerrendetara bildu baitziren UAren hautagaiak EAJ lehendakaritzatik kanporatzeko helburuarekin.

2005eko ekainean, bere VII. Biltzar Nagusian, Unidad Alavesaren desagerpena adostu zuten, hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarrean zuen batzarkide bakarra galdu ondoren.

Lehendakaria

1989tik 2005era. 1989-2002 artean Pablo Mosquera lugoar medikua alderdiaren lehendakaria izan zen, azken urte horretan Euskal Herritik ospa egin zuen arte.

Politikari nabariak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.