Unibertso-lerro
Partikula baten unibertso-lerroa partikula horrek lau dimentsioko espazio-denboran zehar jarraitzen duen ibilbidea da. Albert Einsteinek fisikan sartutako terminoa da. Gaur egun, terminoa erlatibitatearen teorietan erabili ohi da, esaterako erlatibitate orokorrean eta erlatibitate berezian.
Ondorioz, unibertso-lerroek partikulek denbora eta espazioarekin duten bilakaera adierazten dute. Lerro horietako puntu bakoitzak partikula horren gertakari zehatz baten posizioa (x) eta aldiunea (t) adierazten ditu. Lerro osoak berriz, partikularen historia osoa adierazten du.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.