Unibertsitatea Jai Alai
Unibertsitatea Jai Alai, Pilotaren Unibertsitatea edo Markinako Unibertsitatea Markinako (Bizkaia) udal pilotalekua da, 1883an eraikia. Ospetsua da han zesta puntako partida handiak jokatu direlako eta han ikasi dutelako hainbat puntista ospetsu.[1] Hain zuzen ere, pilotari ospetsu horien ikastoki izan zelako deritzo Pilotaren Unibertsitatea. Pilotaleku irekia izan zen, harik eta 1928an estali zuten arte.[2]
Unibertsitatea Jai Alai | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Markina-Xemein |
Koordenatuak | 43°15′58″N 2°29′53″W |
Historia eta erabilera | |
Kirola | pilota |
Edukiera | 900 |
Ondarea | |
EJren ondarea | 238 |
Luzera | 54,2 m |
Erreferentziak
- «Unibertsitatea Jai-Alai pilotalekua», Euskadi.net.
- «Kirola», Markina-xemein.com.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.