Unibertsitatea-Eibar geltokia

Unibertsitatea-Eibar Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Tranbia) lineei dagokien erdilurperatuko tren geralekua da, Gipuzkoako Eibar udalerrian kokatuta dagoena, Bizkaiko mugan. Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago.

43.180598°N 2.487532°W / 43.180598; -2.487532
Unibertsitatea-Eibar
Map
Kokapen mapa
Lineak
« San Lorentzo    Amaña »
« San Lorentzo    Amaña »
« Errotabarri    Amaña »
Kokapena
HelbideaTorrekua kalea 2; 20600
UdalerriaEibar,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
  Ermua Eibar
BizkaibusA3912  Bilbo - Ermua - Eibar
A3926  Bilbo - Ermua - Eibar (Autopista)
LurraldebusDB02  Ermua - Donostia
DB04  Mallabia - Ondarroa
UK05  Zestoa - Eibar - Ermua

Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren parean egoteagatik hartzen du izena, geralekuak eskolari zerbitzu ematen diola.

Sarbideak

Geralekuak bi sarbide ditu, Tiburzio Anitua kaletik eskailera bidez, eta Torrekua kaletik trafiko handiko gune batetik, doitu gabeko arrapala bidez. Hala, geralekuak irisgarritasun arazo handiak ditu.[1]

  • Eskailera bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Tiburzio Anitua kalea, 30 behea
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide ez irisgarria  Torrekua kalea, 2

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean autobus geltokia dago.

Bizkaibusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • A3912 EIBAR - Ermua - Durango - Lemoa - Galdakao Ospitalea - BILBO
  • A3926 EIBAR - Ermua - BILBO (Autobidetik)

Lurraldebusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:

  • 58 MALLABIA - Ermua - Eibar - Elgoibar - Mendaro - Deba - Mutriku - ONDARROA
  • 64 MALLABIA - Ermua - Eibar - Elgoibar - Azkoitia - AZPEITIA

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  1. (Ingelesez) Unibertsitatea Trena, Irisgarritasuna - Ararteko mapak. (Noiz kontsultatua: 2017-11-02).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.