Unibertsitate publiko

Unibertsitate publikoa batez ere gobernu batek finantzatzen duen unibertsitatea da, dela gobernu nazional batek, dela nazioz azpiko erakunderen batek, unibertsitate pribatuek ez bezala. Eskualde batzuetan, unibertsitate publikoak ikerketa zentro garrantzitsuak dira, eta horietako asko unibertsitate onenen sailkapen nagusietan agertzen dira.

Oxfordeko Unibertsitateko Christ Church collegea, unibertsitate publiko ospetsenetariko bat dena.

Europan unibertsitate publikoaren eredua da nagusi, eta herrialde batzuetan esklusiboa izatera iritsi da, Finlandian edo Grezian, esaterako.

Kanpo estekak

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.