Unibertsalismo kristau
Unibertsalismoa erlijioan kristauen artean, gizaki guztien azkeneko berrerospena eta salbazioa aldarrikatzen duen sinestea da.
Dotrina baikor hau garai desberdinetan agertu da eta kristautasunean ohikoa den kondenazioari eta askatasunari buruzko negatibotasunari kontrajartzen zaio. III. mendeko Alexandriako Origenesen lanetan jadanik azaldu zen, baina dotrina eta mugimendu gisa XVIII. mendean eratu zen, John Murray 1779an Eliza Unibertsalistaren lehen artzain egin zelarik. Unibertsalisten arabera, maitasunaren Jainkoak ezin dezake gizateriaren zati bat besterik hauta salbatua izateko, gainerako guztiak betiko zigorrera kondenatzen dituela.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.