Unió Catalanista

Unió Catalanista (euskaraz Batasun Katalanista) Kataluniako sindikatu eta erakunde katalanisten batuz sortutako alderdi politikoa izan zen. 1891an Bartzelonan sortu zen, Kataluniar Zuzenbide Zibilaren aurka zihoan Espainiako Kode Zibilaren 15. artikuluari erantzun asmoz.

Unió Catalanista
Sorrera1891
Desegitea1936
Egoitza nagusiaKatalunia Bartzelona, Katalunia
Ideologia politikoakatalanismoa

Historia

1892an Manresako Oinarriak onartu ziren biltzarra bultzarazi zuten. 189an Reusen batzarra ospatu zuten, ondoren baita 1894an Balaguer eta 1895ean Olot udalerrietan ere. 1897an bere estatutuako eraldatu eta erakundeari beste hainbat talde, elkarte, egunkari eta partikularrak batu zitzaizkion. Zuzendaritza bitan banatzen zen, bata gutxi politizatua eta La Renaixença ("Berpizkundea") egunkariaren inguruan bildu ohi zena, bestea aldiz, Enric Prat de la Riba politikaria buru zuena zen. Azken alde hau 1899an Uniótik banandu eta Narcís Verdagueren presidentziapean Centre Nacional Català ("Kataluniar Zentru Nazionala") delakoa sortu zuen. 1901eko Hauteskundeetan Centre alderdia Unió Regionalista alderdiarekin batera aurkeztu eta arrakasta handia izan zuen. Orduan Unió Catalanistak Terrassan biltzarra burutu, politikan sartu eta kontzertu ekonomikoa eskatu zuen. 1903an Domènec Martík presidentzia lortu eta alderdiak ezkerrera bira egin zuen. 1906an Martík presidentzia laga eta 1914an kargu berriz ere kargu horretan egon zen. 1916an Martík taldearen desagertzea proposatu zuen, baina kideek ez zuten onartu eta Martík taldea laga zuen. Ordutik aurrera Unió desagertzear egon zen. 1932ko Hauteskundeetan Kataluniako Parlamentuan eserleku bakarra bereganatu zuen. Espainiako Gerra Zibila piztearekin bat behin-betiko desagertu zen.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.