Undabeitia
Undabeitia Muxikako auzo bat da, Muxikako hiru elizateek 1966an bat egin aurretik Ibarruriko parte zena. Etxe multzo txiki bat da, berezko Unda gunetik aparte, beherago maldan. Hain txikia izanda, auzo gisa ere ez da agertzen zerrenda batzuetan, bai ordea Muxikako Toponimoen Mapa eta Kale Izendegian[1].
Undabeitia | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Muxika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′06″N 2°40′20″W |
Demografia |
Lau baserri daude Undabeitian, tartean Aurrekoetxe eta Erregene ikusgarriak[2].
Erreferentziak
- Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
- Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.