Unama

Unama Ziburuko Zubeldia familiako lau kidek sortu musika taldea da.

Unama
Datuak
JatorriaZiburu, (Lapurdi)
Musika motafolk
Produkzioa
Diskoetxea(k)Kultulan Diskak / Usopop
Taldekideak
Domeka Zubeldia
Kamila Zubeldia
Nahia Zubeldia
Unai Zubeldia
Badok: unama Musikasten: unama

Taldea

Taldean bi anai-arreba pare dira (alde batetik Nahia eta Unai, bertzetik Domeka eta Kamila), elkarren artean kusiak. Zubeldia familian betidanik kantatu izan dute biziki. Bi neskak elkarrekin ibiltzen ziren maiz, eta mutilak berdin, usu kantuz ere. Egun batez, neskei Ikastolaren aldeko kantaldi batean parte hartzeko galdegin zieten, eta neskek mutilei laguntza eskatu. Hola hasi ziren lauak kantuz, 2000. urtean. Arrakasta pixka bat bildu baitzuten, kantuak sortzen hasi ziren eta 2005ean atera zuten lehen diska. Bigarrena, Iduzki xuria, 2019an atera zuten, Usopop elkartearekin. Kamilak Saioa taldean ere parte hartzen du Marieder Iriartekin batera. Nahia Lumi bikotean ari da Manu Matthysekin.

Diskografia

  • Unama (2005, Kultulan Diskak)[1]
  • Iduzki xuria (2019, UsoPop Diskak)[2]

Erreferentziak

  1. «Unama» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  2. «Iduzki xuria» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).

Kanpo estekak

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.