Unai Zubeldia
Unai Zubeldia Elduaien, (Ibarra, 2003ko uztailaren 7a) txirrindulari gipuzkoarra da.
Unai Zubeldia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ibarra, 2003ko uztailaren 7a (20 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Kirol ibilbidea
Ibarran jaioa, Oriako Txirrindulari Eskolan hasi zen kirolean trebatzen.
2021ean, juniorretan (19 urtez azpiko mailan) lau garaipen lortu zituen. Ondoren, Laboral Kutxa taldean sartu zen, Euskaltel-Euskadiren filiala. Kolore berriekin, 2022ko Baby Giroan nabarmendu zen, gazte onenaren elastiko zuria egun batez jantziz. Kirola ikasketekin uztartu ahal izan du eta Deustuko Unibertsitatean ari da.[1],[2].
2023ko denboraldian, Euskal Herriko zirkuituan bereziki nabarmendu zen, hiru garaipen eta hainbat podium lortu zuelarik. Aipatzekoa da Santikutz Klasikan lortutako garaipena. Emaitza hauen ondorioz, Euskaltel-Euskadirekin kontratu profesioanla sinatu zuen hurrengo bi urtetarako[3].
Palmaresa
2021
- Errenteria Hiria Saria
- Aitor Bugallo Memoriala (junior)
- Lazkao Proba (junior)
- Idiazabal Saria
- 2. Gipuzkoako Itzulian
- 3. Iruñeko Itzulian
2022
- 2. Jesús Pereda Memorialean
2023
- San Gregorio Saria
- Cirilo Zunzarrenen oroimenezko Saria
- Santikutz Klasika
- 2. Udaberriko Sarian
- 2. Loinaz Proban
- 3. Juan Manuel Santisteban Memorialean
- 3. San Martin Proban
- 3. Euskaldun Txapelketan