Unai Aranzadi

Unai Aranzadi (Getxo, 1975eko martxoaren 16a) kazetari eta zinegile bizkaitarra da.

Unai Aranzadi
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1975eko martxoaren 16a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
IMDB: nm4620752 Edit the value on Wikidata

Zinegintza dokumentala ikasi zuen New Yorkeko Unibertsitatean, zinematografia Kubako Nazioarteko Zinema Eskolan eta irudi-kazetaritza Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.[1]

Canal+ kateko zinema sailean hasi zuen bere kazetari ibilbidea, Cannes-eko, Berlingo edo Rotterdameko zinemaldien berri ematen.[2] 2001ean Independent Docs dokumental ekoiztetxea sortu zuen, Stockholmen (Suedia). Geroztik, gatazka armatuetan eta giza eskubideetan espezializatu da, batez ere, eta mundu osoko gatazkei buruzko dokumentalak eta telebista-saioak zuzendu ditu.

Israel, Libia, Irak, Afganistan, Uganda, Nepal eta Kongoko gerren berri eman du, besteak beste. Herrialde askotako (Bolivia, India, Nikaragua, Mexiko eta Hegoafrika, besteak beste) gatazka sozial eta politikoetan ere lan egin du.[2] Erreportajeak mundu osoko telebistetan ematen ditu, besteak beste, BBC, Al Jazeera, RTVE, Canal+ eta EiTBn.

Filmografia

  • Islamic Somalia (BBC)
  • Blackout: U.S occupation in Iraq (2004): Estatu Batuek Iraken ezarritako okupazioari buruzkoa (Canal+)
  • La guerra de los niños (2005): Ugandako Iparraldeko ahaztutako gatazkako ume soldaduei buruzkoa (Canal+)
  • Nosotras Centroamericanas: Erdialdeko Amerikako emakumeen kontrako indarkeriari buruzkoa (Mundubat Fundazioa).
  • Colombia invisible (2013) (Mundubat Fundazioa)
  • Jambo amani? (Bakea dugu?) (2013): Indarkeria aldera batera uzten duen Kongoko miliziano talde bat buruzkoa (Unesco Etxea)[3][4]
  • Nevertheless Al Quds (2016)
  • La paz insurrecta (2017)
  • A costa dos Lançados (2021): Migrazio-mugimenduei buruzkoa.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.