Unai Apeztegia
Unai Apeztegia Petrirena, pilota arloan Apeztegia deituraz ezaguna (Ituren, Nafarroa Garaia, 1975eko urtarrilaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,81 m luze da, eta 91 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1996ko apirilaren 13an jokatu zuen, Elizondoko pilotalekuan. 2008ko abenduaren 31n erretiratu zen, enpresak ez baitzion kontratua berritu.[1]
Apeztegia | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Unai Apeztegia Petrirena | |||
Jaiotza data: | 1975eko urtarrilaren 13a (49 urte) | |||
Jaioterria: | Ituren (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Aspe | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,81 m | |||
Pisua: | 91 kg | |||
Debutatze data: | 1996ko apirilaren 13 | |||
Debutatze pilotalekua: | Elizondoko pilotalekuan. | |||
Erretiratze data: | 2008ko abenduaren 31 |
Pilota profesionala agurtuta, Elizondon (Nafarroa Garaia) dituen oilo eta oilarren bi haztegitan lan egiten du.[1]
Bigarren mailako buruz buruko finala
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2002 | Pascual | Apeztegia | 22-18 | Atano III.a |
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.