Unai Agirre
Unai Agirre Goia (Hernani, Gipuzkoa, 1975eko uztailaren 30a) euskal bertsolaria, eragilea eta bertso eskolako irakaslea da. Hernaniko Kronikan eta euskara irakasle egin du lan. Gaur egun, sagardogintzan ari da lanean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean, hain zuzen ere.[1]
- Artikulu hau bertsolari hernaniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Unai Agirre | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1975eko uztailaren 30a (48 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bertsolaritzan hasiera
Bertsotan Juanjo Uriarekin hasi zen Langile ikastolan, hamar bat urterekin. Aitor zinean egin zuen bertso eskolakoekin bere lehen plaza, Hernanin.
Bertsokera
Bere anaia Eñaut Agirrerekin batera, bertso zaharrak berreskuratzeko ahalegin handia egin du, eta hori dela eta, sarritan tradizio handiko doinuak erabiltzen ditu, tartean, Txirritaren Hirurogeita hamasei urte delakoa.
Oso bertsolari sentibera da bere kantukerari dagokionez, baina umore zorrotza du, aldi berean.
Sariak
Txapelketak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- Finala (1): 2017
- finalaurrekoak (3): 1999, 2001, 2013
- final laurdenak (1): 2009
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
- bosgarrena (1): 2015
- finalista (3): 2007, 2011, 2015
- finalaurrekoak (1): 1995
- final laurdenak (1): 2003
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
- Txapeldun (1): 1989 (txikitan)
- Finalista (1): 1990 (handitan)
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
- txapeldun (3): 1987, 1988, 1989 (txikitan)
- bigarren (1): 1990 (handitan)
- finalista (3): 1990, 1992, 1993 (handitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
Sariak
- Xenpelar saria (0): 1991n bigarren
- Lizardi saria (2): 1993, 1994
- Orixe saria (1): 2007
- Osinalde saria (0): 1993an finalista eta herriaren saria
Bertso-paper lehiaketak:
- Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1997: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
- Joxe Legarreta bertso-paper lehiaketa 1999: 1. saria (18 urtetik gorakoen mailan)
- Joxemiel Barandiaran literatur lehiaketa (bertso-paperak) 1989: 1. saria (12-14 urte artekoen mailan)
- Literatur lehiaketa egile berrientzat : 1. saria
- Literatur lehiaketa egile berrientzat 1997: 1. saria
- On Manuel Lekuona bertso-paper lehiaketa
Sortutako doinuak
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Unai Agirre Goia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-12).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.