Unai
Unai euskarazko gizonezko izena da.[1] Unai izen arrunta da eta 'behiak zaintzen dituena' esan nahi du. Beste asko bezala goitizentzat erabili izan da; esaterako, Artaxoan Garcia Unaia agertzen da 1167. urtean. Sabino Aranak eta Koldo Eleizaldek argitaratuko "Deun-ixendegi euzkotarra"n gaztelaniazko Buen Pastoren baliokidetako Unai eta Unai-ona azaltzen dira. Gaur egun maizxko aditzen bada ere, diktadura garaian erregistroan sartzeko oztopo larriak egon ziren.[2] 2011n ume jaioberrien artean hobetsienetariko bat izan zen[3]
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Gizonezkoa | |
Esanahia | behiak zaintzen dituena | |
Jatorria | Euskalduna |
Unai izena duten pertsona ezagunak
Erreferentziak
- Yáñez Solana, Manuel. (1995). El gran libro de los Nombres. Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2..
- Euskaltzaindiaren izendegiak
- www.ine.es
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.