Un asunto privado (telesaila)
Un asunto privado espainiar misteriozko telesaila da. Bambú Produccionesek Amazon Prime Videorako sortua, Bilboko Mixer estudioan egin zituzten lehen denboraldiko atalen bikoizketak eta, estreinaldiaren egunean, euskarazko azpidatziekin ikusi ahal zen.[1] Zortzi atal ditu, eta 1940ko hamarkadaren amaieran dago kokatuta, Galizian. Aura Garrido eta Jean Reno dira protagonistak.[2]
Un asunto privado (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gema R. Neira (en) , Ramón Campos (en) eta Teresa Fernández-Valdés |
Izenburua | Un asunto privado |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | polizia-telesaila, telebista drama eta ekintzako telesaila |
Grabazio lekua(k) | Vigo eta Pontevedra |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Maria Ripoll David Pinillos (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Bambú Producciones |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Amazon Video |
Hasiera-data | 2022ko irailaren 16a |
Sinopsia
Marina Quiroga goi-mailako klaseko neska gazteak misterioarekiko grina handia du. Serieko hiltzaile batek prostituta batzuk hiltzen dituenean, haien bularrean lis-lore bat grabatuta utziz. Marinak, bere etxezain eta lagun leial Hector gizon sentibera eta behatzailearen laguntzarekin, ikerketa bat hasiko du gaizkilea atxilotzeko. Bestalde, Marinaren bizitzako faktore askok haren bilaketa oztopatuko dute: emakume izateagatik dituen aurreiritziak, amak ezkontzeko egiten dituen ahaleginak eta poliziaburua bere anaia Arturo izatea. Eragozpen horiek guztiak gorabehera, Marinak talentu handiko detektibe polizial izateko hautagaia dela erakutsiko du.[3]
Aktoreak
- Jean Reno: Héctor
- Aura Garrido: Marina Quiroga
- Gorka Otxoa: Pablo Zarco
- Pablo Molinero: Arturo Quiroga
- Álex García: Andrés Castaño
- Ángela Molina: Doña Asunción
- Irene Montalá: Margot
- Tito Valverde: Antón Ramírez
- Julieta Serrano: Chusa Malpica
- Monti Castiñeiras: Alfonso Quiroga
Filmazioa
Telesaila 2020 eta 2021. urteetan grabatu zuten Vigo, Pontevedra, Lérez eta Rías Baixas inguruan. Hasierako planetan Madrilen eta Bilbon grabatzea aurreikusita zegoen arren, COVID-19 pandemiak hauek zapuztu zituen.[4]
Erreferentziak
- Urkizu, Urtzi. (2022-10-12). «'The Lord of the Rings' telesaileko ahotsak euskaraz, aurrerago» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- Silva Rodrigo, Olatz. (2022-09-15). «Prime Videok euskaraz emango du 'Un asunto privado' telesaila» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- (Gaztelaniaz) Rodera, Alejandro. (2021-3-23). «Así es 'Un asunto privado', el glamuroso policiaco que borra los límites de Amazon y Bambú» Formula TV.
- (Gaztelaniaz) «Bambú extenderá hasta marzo su rodaje en Pontevedra de una serie para Amazon» El Español 2020-11-12.
Kanpo estekak
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |