Umm el-Qaab

Umm el-Qaab "ontzien ama", izen arabiarra, inguruan aurkitutako zeramika zati ugariengatik eman zaiona. Abidosetik gertu dago, eta bertako nekropoliagatik da ospetsua, 1895ean Emile Amelineauk aurkitu zuena, aro aurredinastikoko eta lehen eta bigarren dinastietako faraoien hilobiak dituena (K.a. 3100-K.a. 2700).

Tokia, Emile Amelineau, Flinders Petrie, W. Kayser eta G. Dreyer bezalako egiptologo ospetsuek zuzendutako espedizio arkeologiko ugarien interesgune handia izan zen.

Hilobi guztiak, lurrean zulatuak izan ziren, baina ez da, estaltzen zituen eraikinaren forma ezagutzen. Arlo honetan, adituen artean eztabaida handia dago, eta, beste batzuen artean, Flinders Petriek, H. Rickek eta G. Reisnerrek zenbait hipotesi proposatu dituzte.

Ideiarik zentzuzkoena, dirudienez, Jean-Philippe Lauerrek proposatutako hipotesia da: adobezko harresidun egitura bat, pixkat okertuak, bi metro t'erdiko altuerakoak eta harea edo hartxintxarrekin beteak.

Umm el-Qaabeko nekropoliko hilobiak

Umm el-Qaabeko nekropolia
Faraoia Dinastia Hilobiak Iruzkinak
Horus Eskorpioi I.aUj
Horus IryEgiptoko 0 dinastiaB1 B2
Horus Ka0B7 B8 B9
Horus Eskorpioi II.a0B50
NarmerEgiptoko I. dinastiaB16 B17
AhaIB10-15-19
DyerIO
DyetIZ
MeritneitIY
DenIT
AdyibIX
SemerkhetIU
QaaIQ
PeribsenEgiptoko II. dinastiaP
KhasekhemuyEgiptoko II. dinastiaV
Narmer faraoiarne hilobia Umm el-Qaaben

Errege zerrendak eta datu arkeologikoak

Dreyerrek, Umm el-Qaabeko errege hilerrian (1985-1995), honako izen hauek zituzten zigilu markak aurkitu zituen:

  • Narmer, Aha, Dyer, Uadye, Den, Adyib, Semerkhet eta Qaa, eta
  • Narmer, Aha, Dyer, Uadye, Den eta Meritneith

Izenek, ordena honetan idatziak, errege hauen existentzia eta Egiptoko I. dinastiako faraoien oinordekotza ordena frogatuko dute.

Egipto, idazketaren sorleku bezala

Ezagutzen diren idazketa dokumentu zaharrenak, Günter Dreyerrek zuzendutako Alemaniako Arkeologia Institutuko taldeak aurkitu zituen. Buztinezko 300 ontzi eta taulatxoko talde bat da, Horus Eskorpioi I.aren errege aurredinastikoaren hilobian aurkitu zirenak. 1997an aurkitu ziren, Umm el-Qaaben, Abidosen, karbono 14 bidez, K.a. 3400 eta K.a. 3200 bitartean datatuak.

Hizki hieroglifo bidez idatziak daude, zulatuak edo tintarekin marraztuak, erregeari espeziean ordaindutako zergei buruzko informazioa ematen duten zeinu fonetikoez osatutako benetako idazketa bat argitara emanez. Olioa, lihoa... eta dagokion hiria aipatzen ditu, aro honetan erabilitako idazketa ideografiko tradizionala jada ez delarik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.