Umezurztegi

Umezurztegia, umezurtz-etxe edo inklusa, zurtzak edo abandonatuak (expositoak) diren haurrak zainketaz arduratzen den erakundea da. Bertan lekua izaten dute guraso-ahala galdu duten gurasoen haur eta nerabeak ere.

Haurrak Belovodski-ko Aurreskola Umezurztegian, Karabalta-n (Kirgizistan).

Usuki, haurraren babesaren ikuspuntutik, adopzioaren eta abegi-etxeen ondorengo eta azkeneko neurritzat hartzen da. Publikoak ala pribatuak izan daitezke, eta ohitura aldetik, erlijio erakundeak izan ohi dira kudeatzen dituztenak.

Gaur egun, umezurztegi terminoak ez du erabilpenik mendebaldeko Europan. Haurrentzako abegi-etxe eta tankerako terminoak erabili ohi dira gurasorik gabeko haurrak zaintzen dituzten eraikinak izendatzeko.

Erresuma Batuan

Viktoriar Aroan umeak abandonatzea zabalduta zegoen, eta inklusak eraiki zituzten haur-hilkortasuna murrizteko. Hala ere, leku hauek sarritan hain beteta zeuden "heriotzaren erizainek" Godfrey's Cordial izeneko konposatua erabiltzen zutela, opioz egindakoa, printzipioz umeen kolikoak arintzeko egindakoak.

Lehenengo umezurtz-etxeak sortu zituzten Londonen 1741ean (Foundling Hospital) eta Bristolen 1795ean (Asylum for Poor Orphan Girls edo Blue Maids' Orphanage).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.