Umetokiko minbizi

Umetokiko minbizia emakumeen ugal-aparatuko minbizirik arruntena da. Minbizi mota hau umetokiko zelulak asaldatzen direnean gertatzen da, tumorea deritzon masa sortuz. Umetoki minbizi terminoak umetokian ematen diren minbizi ezberdinei egiten die erreferentzia.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Umetokiko minbizi
Deskribapena
MotaEmakumezkoen ugalketa-aparatuan eragiten duen minbizia, Uteroko gaixotasuna, uterine neoplasm (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaonkologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakprostaglandin E2 (en) Itzuli, dactinomycin (en) Itzuli, etoposido, hydroxyurea (en) Itzuli, 17α-hydroxyprogesterone (en) Itzuli eta doxorubicin hydrochloride (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC55
GNS-9-MK179
Disease Ontology IDDOID:363

Tumore bat onbera edo gaiztoa izan daiteke. Gaiztoa bada, gorputzeko beste atal batzuetara hedatuko da bertan haziz. Onbera bada, berriz, mioma bat sortuko da. Umetokiko miomak oso arruntak dira 50 urte inguruko emakumeetan. Oraindik hauen etiologia ez dago oso argi, baina baliteke gorputzeko hormonek edota geneek sor ditzaketela.

Minbizidun umetoki lepoaren lagin histologikoa

Etiologia

Gure organismoa modu erregular batean zatitu daitezkeen zelulez osatuta dago. Honen helburua ehunak berritzea izango da, organismoaren osotasuna eta organoen funtzionamendu egoki mantentzeko. Prozesu hau mekanismo desberdinek erregulatuko dute, zelulei zatitzeko edo egonkor mantentzeko seinaleak bidaliz.

Mekanismoa hauek asaldatzean, umetokiko minbizian,hala nola, zelulak neurriz kanpo hasiko dira zatitzen aldaketa genetiko baten ondorioz (mutazioa) zelula anormal bihurtzen direlako. Zelula mota hauek kontrol barik zatitzen dira eta ez dira hiltzen. Zelulan hauen metaketek nodulu edo tumoreak sortzen dituzte. Gainera, minbizi zelula hauek inguruko ehunak hartzen dituzte eta hedatu egin daitezke gorputzeko leku desberdinetara metastasia sortuz.

Oraindik ez dago zehaztuta zein den minbizi honen kausa, baina ez dago zalantzarik Giza Papilomaren Birusa (GPB) prozesu honen parte dela.

Honako hauek dira gaixotasun honekin erlazionatuak izan diren arrisku faktoreak:

  • 50 urtetik gorako emakumea izatea
  • Obesitatea
  • Menopausia berantiarraren aurkako estrogenoan oinarritutako (eta ez progesteronarekin konbinatutako) terapia hormonala jasotzea.
  • Haurdun gelditzeko arazoak izatea
  • Menopausia aurreko hileroko eskasia
  • Familia aurrekariak
  • Herentzia genetikoa
  • Obulutegi polikistikoaren sindromea
  • Erretzea
  • GPB-k (Giza Papilomaren Birusa) sortutako infekzioa

Pertsonaren batek faktore hauetariko bat baino gahiego izateak ez du esan nahi umetokiko minbizia garatuko duenik, baina prebentzio moduan medikuarenera maizago joan beharko da azterketak egitera.

Klinika

Hasierako fasea asintomatikoa da. Beraz, minbizia garatuta dagoenean hasiko dira lehenengo sintomak agertzen:

  • Ez-ohiko odol-jario baginalak
    • Sexu-harremanak izan ostean
    • 2 hilerokoen arteko garaian
    • Menopausia ostean
  • Fluxu baginala handituta eta usain txarra
  • Min pelbikoa sexu-harremanak izaterakoan

Diagnostikoa

Umetokiko minbizia nahiko arin antzematen da, sintomez ohartzea nahiko erraza baita. Hala ere, pertsona batek sintomak erakusten dituenean, badaude zenbait froga minbizi mota hau pairatzen duela baieztatzen dituztenak.

Hauek izango lirateke minbizi mota hau detektatzen lagunduko diguten zenbait proba: papanicolaou proba, ekografia transbaginala edota endometrioko lagin bat hartzea

Papanicolaou proba

Papanicolaou proban (zitologia zerbikal izenarekin ere ezagutzen da), umetokiko zelulak hartzen dira, azkenengo beheko zatikoak non umetokia estutu egiten den baginarekin konektatuz. Zelulen lagina hartu ostean, zelulak aztertuko dira minbizia sortzeko probabilitatea duten ikusteko. Horrela, umetokiko minbizia prebenitu daiteke.

Ekografia transbaginala

Ekografia transbaginalean umetokia, obulutegiak, Falopioren tronpak, umetokiaren lepoa eta emakumearen zona pelbikoa ikusten dira. Sonda, baginaren barruko aldean sartuko da.

Endometrioko lagin bat hartzea

Biopsia endometrialean, umetokiko barruko aldeko (endometrio) ehun lagin bat hartzen da ondoren hau aztertzeko. Prozesu horretan anestesia erabil daiteke.

Sailkapena

Umetokiko sarkoma

Umetokiko muskuluetan edo hau eusten duten ehunetan garatzen den oso minbizi arraroa da. Umetokiko sarkomak eraketa ginekologiko gaiztoen %1 baino ez dira eta umetokio egitura gaiztoen artetik %2-5. Umetokiko sarkomen barnean 3 mota daude garatzen diren ehunaren arabera sailkatuak:

  • Jatorri epitelialeko zelulek eragindako kartzinosarkoamak: umetokiko sarkomen %40-50 dira.
  • Miometrioko muskuluan garatzen den leiomiosarkoma: umetokiko sarkomen %30 dira.
  • Endometrioko estroman garatzen diren sarkomak: umetokiko sarkomen %15 dira.  

Lesioaren kausa ezezaguna da, hala ere, erradiazio pelbikoa jasan duten pazienteek arrisku handiagoa daukate hau garatzeko. Tumore gehienak menopausia ostean gertatzen dira. Gainera, tamoxifenoa (bularreko minbizian terapia osagarri moduan erabiltzen den medikamentua) hartzen duten emakumeek gaixotasuna garatzeko arrisku handiagoa dute hartzen ez dutenek baino.

Endometrioko minbizia

Endometrioko minbizia: III. gradua. Umetokiko muskuluaren parte handia hartu du.
Sakontzeko, irakurri: «Endometrioko kartzinoma»

Endometrioko minbiziak endometrioan garatzen diren hainbat hazkuntza gaiztoei egiten die erreferentzia. Azpimota ohikoena endometrioid adenocarcinoma da, eta normalean menopausia eta gero hainbat hamarkada igaro ondoren agertzen da.

Minbizia hau garatzeko arrisku faktoreak obesitatea, barneko edo kanpoko estrogenoen esposizioa, tamoxifenoaren erabilera eta hainbat baldintza hereditario. Askotan hiperplasia endometriala dagoenean garatzen da eta minbizia duten pertsonek baginako odol-jarioak izan ohi dituzte.

Faktore babesleak aldiz ariketa fisikoa, aho bidez hartutako antisorgailuak, haurdun egon izana, eta titia eman izana dira.

Endometrioko kartzinoma minbizi ginekologikoek eragindako heriotzen artean hirugarren arruntena da, obulutegiko minbiziaren eta umetoki lepoko minbiziaren  ondoren. Metodo terapeutiko ohikoena salpingo-ooforektomia bilatelarekin batera egindako erabateko histerektomia abdominala (umetokiaren erauzketa kirurgikoa) da.

Umetoki lepoko minbizia

Umetoki lepoko minbizia emakumeen artean bigarren minbizi mota ohikoena da. Minbizi honen agerraldiaren bataz besteko adina 45 urte dira. Horrez gain, garapen bidean dauden herrialdeetan maiztasun handiena duen minbizia da (400.000 kasu berri ematen dira urtero).

Giza papilomaren birusaren (GPB) genotipo “arriskutsuen” infekzioa beharrezkoa da minbizia eragiteko, baina ez da nahikoa. Umetoki lepoko minbizia prebenitu eta sendatu daiteke goiz detektatu ezkero.

Minbizi hau gutxitzeko erabiltzen diren metodoen artean daude Papanicolaou-en (Pap) ikerketak, giza papiloma birusa duen ikusteko analisiak eta baita GPB infekzioak prebenitzeko txertoak.

Umetoki lepoko (cervix) minbiziaren irudikapena

Estadioak

Umetoki minbiziaren tratamendu egokiena jarri ahal izateko eta pronostiko egokiena aurreikusteko garrantzitsua da interbentzio kirurgikoaren ondoren tumorea sailkatzea, hau da, zein estadiotan dagoen zehaztea.  Gaixo gehienak oso aldi goiztiarretan diagnostikatzen dira, beraz pronostikoa oso ona izango da.

Tumorea estadioetan sailkatzeko hainbat modu daude FIGO metodoa edo TNM (T: tamaina, N: gongoil linfatikoaren eragina, M: metastasia)  metodoa jarraitzen den arabera:

  • I estadioa: minbizia endometrioan kokatzen da. Etapa hau A eta B azpi ataletan banatu daiteke umetokiaren paretean tumoreak duen sakontasunaren arabera.
  • II estadioa: tumorea umetoki gorputzetik sakabanatu eta umetoki lepora iristen denean, baina umetokitik kanpora sakabanatu gabe.
  • III estadioa: lesioak umetokitik kanpoko hainbat egitura hartzen ditu (obulutegiak, bagina, pelbiseko gongoil linfatikoak…). Hala ere pelbis eremuan baino ez da agertuko.
  • IV estadioa: minbiziak ondestea, gernu-maskuria edo urrunago dauden beste organo batzuei ere eragiten dienean.

Faseak

Endometrioa osatzen dute zelulak beraien endometrioko zelulekin duten antzekotasun mailaren arabera gradu desberdinetan banatzen dira. Horrez gain, gradu hauek minbizia garatu daitekeen abiadura ere adieraziko dute. Ondorengo 3 graduak bereizten dira:  

  1. Gradukoa edo bereizmen altukoa: zelula hauek arauzko zelulen itxura handia dute, eta poliki garatzen diren tumoreak dira.
  2. Gradukoa edo neurrian bereizitakoa: jatorrizko zelulekin antzekotasun bat dute eta beraien hazkuntza lehenengo gradukoena baino azkarragoa da.
  3. Gradukoa edo bereizi gabea: ez dute antzekotasunik jatorrizko zelulekin, eta oso azkar hazi eta sakabanatzen dira.

Tratamendua

Umetokiko minbizia modu ezberdinetan tratatu daiteke, minbizi motaren arabera eta honen hedapenaren arabera: kirurgia, terapia hormonala, kimioterapia eta erradioterapia bidez tratatuko da nagusiki.

Emakumearen ugal-aparatua

Kirurgia

Tumorearen eta honen inguruko ehun osasuntsuaren zati bat (marjina) erauztean datza. Kirurgiak 2 atal nagusi ditu: Histerektomia deritzona eta Linfadenektomia deritzona.

Histerektomia, minbiziaren hedapenaren arabera partziala, totala edo erabatekoa izan daiteke:

  • Partziala: umetokia erauziko da.
  • Totala: umetokia eta umetokiaren lepoa erauziko dira.
  • Errotikoa edo erradikala: umetokia, umetokiaren lepoa, inguruko ehunak eta baginaren ataltxo bat erauziko dira.

Linfadenetoktomia bidez, Umetoki inguruko gongoil linfatikoak erauziko dira, horrela minibizia umetokitik kanpo hedatu den jakiteko.

Kirurgia jasan duten emakumeak ezingo dira haurdun gelditu.

Erradioterapia

Erradioterapian, X izpiak edo intentsitate altuko erradiazioa erabiltzen da gaixoaren minbizi zelulak eliminatzeko. Erradiazioa pelbis eskualdean eman daiteke, edo zuzenean baginaren barrunbean. Azken honi brakiterapia baginala deritzo.

Normalean prozedura hau kirurgiaren ostean ematen da, gelditu litezken minbizi zelulak ezabatzeko. Hala ere, kasu batzuetan kirurgia aurretik erabiliko da teknika hau, tumorearen tamaina murrizteko.  

Erradioterapiak hainbat albo-ondorio izan ditzake, epe laburrekoak eta epe luzekoak. Epe laburrekoak nekea, erreakzio kutaneoak edota urdail ondoeza izan daitezke, baina normalean tratamendua bukatu ondoren desagertuko dira. Epe luzekoak aldiz, hesteetako zein bagina asaldurak izan litezke.

Terapia hormonala

Hormona batzuk minbizi zelulen ugaltzea eragingo dute, eta hau ekiditeko tratamendu hormonala erabiltzen da. Izan ere, terapia mota honetan hormona horiek ezabatu edo blokeatuko dira, minbizi zelulen proliferazio ahalmena murrizteko. Kasu askotan inhibitzaile gisa progesterona hormona edo honen aldaera batzuk erabiliko dira.

Terapia hau erradioterapia edo kirurgia jasan ezin duten emakumeetan eman daiteke, edo baita terapia gehigarri gisa ere.

Kimioterapia

Kimioterapia farmako jakin batzuen erabileran datza, minbizi zelulen mitosi eta ugaltze ahalmena inhibitzen dutenek, minbiziaren hazkuntza gelditzeko eta ezabatzeko.

Farmakoak pilula bitartez, zain barneko injekzio bitartez edo kasu batzuetan bi tekniken bitartez emango zaie gaixoari.

Terapia honen albo-ondorioak bere dosiaren, pazientearen eta farmakoaren araberakoak dira, baina orokorrean ondorengo hauek jasango ditu: ilearen galera, goragalea, nekea, infekzioak izateko aukeraren igoera, menopausia goiztiarra edota haurdun gelditzeko ezintasuna izango dira besteak beste.

Prebentzioa

Minbiziaren aurkako prebentzioak barne hartzen ditu minbiziarekin gaixotzeko probabilitatea murrizten dituzten neurriak. Modu honetan, biztanlerian agertzen diren kasu kopurua eta honek eragindako heriotzak ere murrizten dira.

Minbizia mota honekin erlazionatzen diren arrisku eta babes faktoreak ezagutzea gaixotasunaren prebentziorako funtsezkoak dira. Izan ere, arrisku faktoreak gaixotasuna eragin dezaketen faktoreak dira, eta babes faktoreak, berriz, gaixotasuna pairatzeko probabilitatea murrizten duten faktoreak dira. Beraz, bizitzan zehar arrisku faktoreak ekiditea eta babes faktoreak handitzea, minbizia prebenitzeko modu lagungarriak dira, hala ere, honek ez du esan nahi gaixotasuna garatzeko aukerarik ez dagoenik. Hortaz, ezinbestekoa da bizimodu eta ohitura osasuntsuak mantentzeaz gain, aldizkako osasun-azterketak eta froga prebentiboak egitea, minbiziaren detekzio goiztiarra hori gainditzeko faktore oso garrantzitsua baita.

Arrisku faktore batzuk ezin dira saihestu, herentzia genetikoa esaterako, baina orkorrean saihestu ahal diren arrisku faktoreak honako hauek dira:

  • Erretzea
  • Menopausia berantiarraren aurkako estrogenoan oinarritutako (eta ez progesteronarekin konbinatutako) terapia hormonala

Babes faktoreak, berriz, ondorengoak dira:

  • Ariketa fisiko erregularra
  • Elikadura ohitura osasungarriak mantentzea
  • GPB (Giza Papilomaren Birusa) aurkako txertoa jasotzea
  • Harreman sexual babestuak izatea
  • Aldizkako osasun-azterketak
  • Froga prebentiboak egitea (Papanicolaou)

Argazki galeria

Bibliografia

  • The 1988 Bethesda System for reporting cervical/vaginal cytological diagnoses. National Cancer Institute Workshop. JAMA 262 (7): 931-4, 1989.
  • Delgado G, Bundy B, Zaino R, et al.: Prospective surgical-pathological study of disease-free interval in patients with stage IB squamous cell carcinoma of the cervix: a Gynecologic Oncology Group study. Gynecol Oncol 38 (3): 352-7, 1990.
  • Zaino RJ, Ward S, Delgado G, et al.: Histopathologic predictors of the behavior of surgically treated stage IB squamous cell carcinoma of the cervix. A Gynecologic Oncology Group study. Cancer 69 (7): 1750-8, 1992.
  • Burghardt E, Baltzer J, Tulusan AH, et al.: Results of surgical treatment of 1028 cervical cancers studied with volumetry. Cancer 70 (3): 648-55, 1992.
  • Stehman FB, Bundy BN, DiSaia PJ, et al.: Carcinoma of the cervix treated with radiation therapy. I. A multi-variate analysis of prognostic variables in the Gynecologic Oncology Group. Cancer 67 (11): 2776-85, 1991.
  • Monk BJ, Tian C, Rose PG, et al.: Which clinical/pathologic factors matter in the era of chemoradiation as treatment for locally advanced cervical carcinoma? Analysis of two Gynecologic Oncology Group (GOG) trials. Gynecol Oncol 105 (2): 427-33, 2007.
  • Steren A, Nguyen HN, Averette HE, et al.: Radical hysterectomy for stage IB adenocarcinoma of the cervix: the University of Miami experience. Gynecol Oncol 48 (3): 355-9, 1993.
  • Gallup DG, Harper RH, Stock RJ: Poor prognosis in patients with adenosquamous cell carcinoma of the cervix. Obstet Gynecol 65 (3): 416-22, 1985.
  • Yazigi R, Sandstad J, Munoz AK, et al.: Adenosquamous carcinoma of the cervix: prognosis in stage IB. Obstet Gynecol 75 (6): 1012-5, 1990.
  • Burger RA, Monk BJ, Kurosaki T, et al.: Human papillomavirus type 18: association with poor prognosis in early stage cervical cancer. J Natl Cancer Inst 88 (19): 1361-8, 1996.
  • Lai CH, Chang CJ, Huang HJ, et al.: Role of human papillomavirus genotype in prognosis of early-stage cervical cancer undergoing primary surgery. J Clin Oncol 25 (24): 3628-34, 2007.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.