Umeen-Deia
Umeen-Deia Iruñeko Kaputxinoek eta batez ere Aita Felipe Murietakoak bultzaturiko haurrentzako hilabetekaria izan zen. Nafarroako Aldundiko Euskeraren Aldeko Sailak diruz lagundua, aldizkari hau, haur euskaldunak alfabetatzeko asmotan sortu zen. Haurrrek idatzitako artikuluak agertzen ziren bertan.[1][2]
Umeen-Deia | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1959 |
Izenburua | Umeen-Deia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Zatiak | 65 issue (en) |
Umeen-Deia 1959ko ekainean hasi eta 1965. urte arte iraun zuen (bere eragile nagusia zen Aita Murieta hil arte alegia). Lau orrialdetxo besterik ez zuen aldizkari xume honen lau mila ale inguru dohainik banatzen ziren hilabetero Euskal Herriko txoko askotan.
Denera, 65 zenbaki plazaratu ziren eta mota guztietako gaiak lantzen zituzten haurrek: beren herrien deskribapenak, eskolako kontuak, etxean gertatutako pasadizoak, ipuinak, eta abar. Lehenengo alea 1959ko ekainean argitaratu zuen Aita Murietak, eta hilero-hilero jarraitu zuen argitaratzen, harik eta 1965eko udazkenean lege aldaketa batek aldizkariaren bidea eten zuen arte.