Umealdi

Umealdi, kumaldi edo sabelaldia animalia eme baten ernalditik jaiotako kumeen multzoa da. Hitza normalean ugaztunentzat erabiltzen da, baina kume bat baino gehiago izateko gaitasuna duen edozein animalirentzat erabil daiteke.

Umealdiaren tamainak harremana du erabiltzen den birsortze-estrategiarekin. k estrategia (oso kume gutxi) edo r estrategia (kume asko) erabiltzen dira harrapakariek kumeak jateko duten aukeren arabera. Hainbat kume izatearen onurarik handiena da harrapakariek kumeren bat jaten badute gehiago daudela bizirauteko. Kume bakar batekin denboraldi osoa galtzen da, birsorkuntza aukerak murriztuz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.