Ume eder bat
"Ume eder bat" Jose Maria Iparragirreren abesti ezaguna da. Abestiak azpititulu bat du, "Nere maitiarentzat". Horrek garbi erakusten du maitasunezko abestia dela. Gertaerak Donostian ematen dira. Neska Euskal Herriaren irudi gisa interpretatu daiteke.
- Maitasunezko abestia
Ume eder bat | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Jose Maria Iparragirre |
Izenburua | Ume eder bat |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zortziko handia |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Jose Maria Iparragirre |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jose Maria Iparragirre |
Hitzak
Hau da gurera heldu den bertsioa:[1] Doinuaren ikuspuntutik, aldiz, Iparragirreren arabera baina baita ere Jose Juan Santestebanen arabera abestu izan da. Jose Manterolaren iritziz hau da Iparragirreren abesti zainduena.[2]
1
Ume eder bat ikusi nuen
Donostiako kalean,
hitz erditxo bat hari esan gabe
nola pasatu parean?
Gorputza zuen liraina eta
oinak zebiltzan aidean...
Politagorik ez det ikusi
nere begien aurrean.
2
Aingeru zuri, paregabea,
Euskal Herriko alaba,
usterik gabe zugana beti
nere bihotzak narama:
Ikusi nahian beti hor nabil,
nere maitea hau lana!...
Zoraturikan hemen naukazu
beti pentsatzen zugana...
3
Galai gazteek galdetzen dute:
"Aingeru hori non dago?"
Nere maitea nola deitzen dan
ez du inortxok jakingo.
Ez berak ere, ez luke nahiko:
konfiantza horretan nago
amoriodun bihotz hoberik
Euskal Herrian ez dago.
Erreferentziak
- «Ume eder bat - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
- Arozamena, 28-29 or.
Bibliografia
- Jesus Maria Arozamena-Tomas Garbizu: Viejas canciones donostiarra. Donostiko kantu zarrak. Donostiako Aurrezki Kutxa, Donostia, 1971, 150-151 or.
Kanpo estekak
- Abestia Donostiako Orfeoiaren bertsioan.
- Abestia Gontzal Mendibilen bertsioa.