Umeå
Umeå (ˈʉːmɛo ahoskatua; Umeko samieraz: Ubmeje, finlandieraz: Uumaja, ipar samieraz: Ubmi) Suediako iparraldeko udalerria da, Västerbotten konderrian dagoena, kostaldean. Unibertsitate hiria da eta 2014an Europako kultura-hiriburua izan zen.
Umeå Umeå | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Konderria | Västerbotten | |
Izen ofiziala | Umeå | |
Jatorrizko izena | Umeå | |
Posta kodea | 90X XX | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 63°49′42″N 20°16′14″E | |
Azalera | 34,15 km² | |
Altuera | 12 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 79.594 (2010eko abenduaren 31) 75.643 (2005eko abenduaren 31) 84.761 (2016ko abenduaren 31) 83.249 (2015eko abenduaren 31) 86.311 (2017ko abenduaren 31) 87.404 (2018ko abenduaren 31) 88.203 (2018ko abenduaren 31) 89.607 (2019ko abenduaren 31) 90.412 (2020ko abenduaren 31) 91.916 (2020ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2020) | |
Metropolia | 111.771 | |
Dentsitatea | 2.265,7 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1622 | |
Telefono aurrizkia | 090 | |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | baliorik ez | |
http://www.umea.se/ |
Etimologia
Antzinako norvegierazko Úma hitzetik dator eta "orroa" esan nahi du, ziurrenik Ume ibaiaren indarrak sortzen duen soinuarengatik jarriko zioten.
Historia
Sami etniako nomadak bizi ziren lurraldea zen eta hauek ez zuten asentamendurik osatu, baina germaniarrak itsasoentzietan Botniako badian gora egin zuten eta lehen herrixkak finkatu zituzten. Umeåren lehen aipamena XIV mendekoa da. Hasieran parrokia bat izan zen, egurrezko eliza txiki bat zeukana. Samiak merkataritzan hasi ziren eta herri eskubideak jaso zituen baina 1590 hamarkadan galdu egin zituen.
1622an Gustavo II.a Adolfo erregeak hiria birfundatu zuen. 1638an berrogei etxe inguru zituen. 1714 eta 1720 artean errusiarrek erasotu egin zuten eta azkenean erre egin zuten erabat. 1874an hiriaren berregituiraketa egin zen baina 1888an suak berriz kixkali zuen. Hiria berreraikitzean urki dilindariak landatu zituzten etortbideetan suari aurre egiteko eta Björkarnas Stad ("urkiaren hiria") ezizena hartu zuen.
2014an, suediar agintariek indigenen kultura erabili zuten kultura hiriburu moduan promozioa egiteko. 45 milioi euroko aurrekontua izan du egitasmoaren bitartez 300 ekintza baino gehiago egin zituzten eta hirira 200.000 bat bisitari joan ziren[1].
Geografia
Botniako badian kokaturik dago, Ume ibaia itsasoratzen den puntuan. Udalerriak, guztira, 34,15 kilometro karratuko hedadura du, eta, 79.594 biztanle bizi dira bertan. Norrlandeko hiririk handiena eta herrialdeko osoko hamargarrena da.
Hiriaren ekialdean, Åsele udalerrian, Björnlandet Parke Nazionala dago.
Klima
Datu klimatikoak (Umeå) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -5 | -4 | 0 | 6 | 12 | 17 | 20 | 18 | 13 | 7 | 0 | -4 | 6.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -11 | -11 | -8 | -3 | 2 | 8 | 11 | 10 | 5 | 1 | -4 | -9 | -0.8 |
Iturria: MSN Weather[2] |
Kultura
Hainbat museo daude Umeån, aipagarriena Bildmuseet Arte Garaikideko museoa da. 1981ean ireki zituen ateak Umeåko Unibertsitatearen barnean eta Suediako zein Nazioarteko Arte Garaikidea erakustea du helburu. Guitars – the Museum 2014ko Europako kultura-hiriburutzaren barnean ireki zen.
Hiriko tren geltokian Lev! izeneko artelana dago, 170 metrotako luzera duen beirazko artelana da. 2012an inauguratu zen.
Kirolak
Umeå IK futbol taldeak emakumezkoen talde indartsua du, Suediako zazpi liga lortzeaz gain birritan eskuratu UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Liga, 2003 eta 2004an. Bost aldiz jokatu du finala.
Iruditegia
- Umeåko udaletxea.
- Umeåko Unibertsitatea.
- Bildmuseet, Arte Garaikideko museoa.
- Guitars – the Museum.
- NorrlandsOperan.
- Lev! artelana.
- Vänortsparken.
Umeatar ezagunak
- Jonna Sundling (1994- ), eskiatzailea, 2022an txapeldun olinpikoa
Erreferentziak
- Saioa Alkaiza Guallar, «Turisten neurriko kultura», Berria, 2015-0108
- MSN Weather. Weather Information for Umeå. .