Umbraculum

Umbraculum (latinetik : umbraculum > umbra, 'itzala') edo konopeo ( latinetik : conopeum ) delakoa objektu liturgiko katoliko bat da, aterki edo eguzkitako bat, jatorriz Erromako Aita Santuari itzala emateko erabilia. Pabilioi bezala ere ezaguna, pabillu edo palio hitzen esanahi bertsuarekin, baina non palioa lau heldulukatik lau lagunek eramaten duten, kirten bakarreko estalkia da umbraculuma, baldakin bat ez guztiz irekia erakutsi ohi dena.

Vatikanoan egoitza hutsa denean, hau da armarri ofiziala, umbraculuma erakusten duena.

Erabilpena

Gaur egun Eliza Katolikoaren eta haren gaineko Aita Santuaren agintearen sinboloa da, eta Erroman aita santurik ez denean, ohitura heraldikoa da Erromako giltzen ezkutu eta sinboloaren gainean umbraculum bat erakustea[1].

Erromako erabilpenaz gain, basilika kategoria duten eliztean, Vatikanoaren baimenarekin, ale bat gorde ohi da, aldare nagusiaren ondoan ikusgai jarrita, tintinabuloaren ondoan. Aita Santuak basilika bisitatzen duenean, estalkia ireki ohi da. Era berean basilika horri lotutako prozesioetan erakustea ohikoa da.

Jesukristoren Odolaren Prozesioa Brujasen, erdian umbraculum bat eta ezkerraldean tintinabuloa daramatelarik .

Historia

1248ko fresko batzuek Santi Quattro Coronati Erromako elizan erakusten dute ordurako aita santuaren intsignia gisa erabiltzen zela ekitaldi publikoetan, urre eta gorri kolore tradizionalekin.

Alexandro VI.a aita santua izan zen lehena umbraculuma Aita Santuaren botere tenporalaren ikur gisa erabili zuena, garai hartako erregearen emulazio gisa, zeinek palioa erabiltzen zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Conopeo» artikulutik itzulia izan da, 2023-01-02 data duen 148327251 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-01-02 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Gaztelaniaz) Salamancako Katedrala, Informazio panela. (2023-01-02). Tintinábulo. (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.