Omar
Omar ibn al-Jattab (arabieraz: عمر بن الخطاب, Umar ibn Al-Khattāb, Umar Al-Khattaben semea; Meka, c. 589 - Medina, 644ko azaroaren 3a) edo soilik Omar[1] kalifa ortodoxo deiturikoen artean bigarrena izan zen, Mahoma hil ondoren eta Abbastar Kaliferria ezarri aurretik islamdar inperioak izan zituen lehen gobernariak. Omar, Abu Bakrren ondorengoa izan zen, eta 634tik 644ra arte gobernatu zuen.
Omar | |||
---|---|---|---|
634ko abuztuaren 22a - 644ko azaroaren 3a ← Abu Bakr - Uthman ibn Affan → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Meka, c. 589 | ||
Herrialdea | Rasidar kalifaldia | ||
Heriotza | Medina, 644ko azaroaren 3a (58/59 urte) | ||
Hobiratze lekua | Masjid al-Nabawi | ||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||
Hiltzailea | Abu Lu'lu'a (en) | ||
Familia | |||
Aita | Al-Khattab bin Nufayl | ||
Ama | Ḥantamah bint Hishām | ||
Ezkontidea(k) | Umm Kulthum bint Ali ibn Abi Talib (en) Umm Kulthum bint Jarwal (en) Qurayba bint Abi Umayya (en) Umm Kulthum bint Asim (en) Atika bint Zayd (en) Zaynab bint Madhun (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria, kalifa, Imama, erlijio burua eta Sahaba | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Badreko gudua Battle of Uhud (en) Battle of the Trench (en) Battle of Khaybar (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Mekan jaioa 589 inguruan, hasiera batean, Mahomaren eta erlijio berriaren fededunen aurka borrokatu zuen, baina, beranduago, Islamera bihurtu zen, eta profetaren ordezkaririk leialenetakoa izan zen. Gainera, Mahomaren aitaginarreba zen, profeta, Omarren alaba zen Hafsarekin ezkondu baitzen.
Behin kalifa aukeratua izan ondoren, Umarrek Bizantziar Inperioa eta Persiaren aurka borrokatu zuen. Mediterraneo itsasoaren ekialdeko zatia konkistatzera abiatu zen, bere ondorengoek hedatuko zuten islamdar inperioaren oinarriak ezarriz. Siria bizantziarra 638an konkistatu zuen, Egipto 642an, eta Mesopotamia, ordutik aurrera Irak bezala ezagutuko dena, urte berean, Nehavendeko guduaren ondoren. Konkistatutako lurralde guztietan jada existitzen ziren egitura administratiboak mantendu zituen, eta ez zen bertako biztanleen sinesmen erlijiosoekin amaitzen saiatu, beste arrazoi batzuen artean, musulmanak ez zirenak, dhimmiak edo "babestuak" estatutupean jarri zituelako, zerga berezi bat ordaintzera behartzen zituena, islamdar estatuari diru sartze garrantzitsuak ematen zizkiona. Bere tropak, konkistatutako tokietan, biztanleriatik isolatuta mantentzen zituen, eta lortutako diruarekin ordaintzen zituen.
Omar Sinestunen Printzea (أمير المؤمنين, amīr al-muminīn) titulua eraman zuen lehen kalifa izan zen. Hejiraren aroa ezarri zuen, islamdar egutegia honen araberakoa delarik, 622ko uztailaren 16an hasiz. Harkaitzeko Kupula ospetsua Jerusalemen eraikitzea ere agindu zuen, tradizioaren arabera, Abraham bere seme Ismael (judu-kristau tradizioan Isaak) sakrifikatzeko zorian egon zen arrokaren inguruan, eta nondik Mahoma zerurantz igo zen.
644ko azaroaren 3an hil zuen Firūz izeneko esklabo persiar batek, estatuko hiriburu zen Medinako meskitan. Uthmanek ordezkatu zuen.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 15 or..
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |