Ultzurrun

Ultzurrun Nafarroa Garaiko kontzejua da, Ollaran udalerrikoa. 83 biztanle zituen 2020an.[1]

Ultzurrun
 Euskal Herria
Ultzurrun herriaren irudia.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaOllaran
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′20″N 1°51′16″W
Demografia
Ultzurrun 21-1-20
Ultzurrun 21-1-20

Geografia

Ultzurrun Ollaranen dago, Iruñerriaren hego-mendebaldean, 530 metroko garaieran. Iparraldean Iltzarberekin du muga, mendebaldean Saldiserekin, hegoaldean Azantzarekin, eta ekialdean Artetarekin.[2] Udarbe ibaiak zeharkatzen du kontzejua. Herritik 2 kilometrora Artetako iturburua dago.

Demografia

Ultzurrungo biztanleria
200120022003200420052006200720082009201020112012
585652535156628083858787

Ondarea

  • Ultzurrungo jauregia, Ultzurrun familiaren oinetxea.[3] XVI. mendearen hasieran Diez de Ultzurrun doktorearen jabetza zen.[2]
  • San Martin eliza, 1797-1814 bitartean eraikia. Erretaula nagusia XVIII. mendearen bigarren erdian egin zen, XVI. mendeko irudiak baliatuz. Koruan XIV-XV. mendeko Kristo gurutziltzatu bat dago.[4]
  • San Bartolome baseliza.

Ultzurrundarrak

Erreferentziak

  1. Ultzurrun: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).
  2. Ulzurrun. Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).
  3. Ulzurrun. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).
  4. Ulzurrun. Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.