Ultron
Ultron, Marvel Comics komiki argitaletxearen superbilau bat da. Roy Thomas eta John Buscemak sortu eta lehenbiziko aldiz The Avengers komiki liburuaren 54. zenbakian agertu zen (1968ko uztaila). The Avengers superheroi taldearen etsai nagusienetako bat da.
Ultron | |
---|---|
Marvel Unibertsoa eta Earth-616 (en) | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Roy Thomas (en) eta John Buscema (en) |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Hank Pym |
Seme-alabak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Lau Izugarriak, Adam Warlock (en) , Hank Pym, Avengers, Jocasta (en) , Vision (Marvel Comics) eta Iron Man |
Hank Pym superheroiak sortutako robot bat da, Pymen burmuin ereduetan oinarrituz. Baina denboraren poderioz bere bere kontzientzia eta adimena bereganatu eta matxinatu egingo da, nolabaiteko Edipo konplexu bat garatuz, horregatik Hank gorrotatu eta haren neskalaguna den Wasp (Janet Van Dyne) superheroiaz maiteminduko da. Bere helburua Gizateria suntsitzea da.
Bere ahalmenen artean honakoak daude: gizakiak baina indartsuagoa da, robot gorputzdun adimen artifiziala, muturreko erresistentzia, energia proiekzioa, bere trebezia diseinuaren araberakoa da eta hegan egin dezake.