Ulsterko zikloa
Ulsterko zikloa (irlanderaz: an Rúraíocht),[1] lehen Adar Gorriaren Zikloa izenaz ezaguna, Irlandar mitologiako lau ziklo handietako bat da, Erdi Aroko Irlandako elezahar eta sagen bilduma bat, ulaid jendearen heroi tradizionalek gaur egun Ulsterko ekialdea eta Leinsterko iparraldea diren lurretan gertatuak —bereziki, Armagh, Down eta Louth konderrietan—, I. mendearen inguruan edo lehenago.
Ulsterko zikloko topikoak | |
---|---|
Ulsterko pertsonaiak |
Amergin, Athirne, Blaí Briugu, Briccriu, Cairbre Cuanach, Cathbad, Celtchar, Cethern mac Fintain, Conall Cernach, Conchobar mac Nessa, Condere mac Echach, Cruinniuc, Cúchulainn, Culann, Cúscraid, Dáire mac Fiachna, Deichtine, Deirdre, Éogan mac Durthacht, Fedlimid mac Daill, Fergus mac Leti, Folloman mac Conchobair, Furbaide Ferbend, Láeg, Lóegaire Búadach, Mugain, Naoise, Ness, Sencha mac Ailella, Sualtam, Usnech |
Connachteko pertsonaiak |
Ailill mac Máta, Bélchú, Cet mac Mágach, Ferdiad, Findabair, Fráech, Maine, Medb, Nera |
Ulsterko atzerriratuak |
Cormac Cond Longas, Dubthach Dóeltenga, Fergus mac Róich, Fiachu mac Fir Febhe |
Beste pertsonaia batzuk |
Achall, Aífe, Cairbre Nia Fer, Connla, Cú Roí, Emer, Fand, Fedelm Noíchrothach, Flidais, Friuch, Garb mac Stairn, Goll mac Carbada, Lug, Lugaid mac Con Roí, Lugaid Riab nDerg, Macha, Mesgegra, Mórrígan, Nechtan Scéne, Scáthach, Uathach |
Armak |
Caladbolg, Gae Bulg |
Lekuak |
Emain Macha, Cruachan, Newgrange, Red Branch, Tara |
Animaliak |
Donn Cuailnge, Finnbhennach |
Testuak |
Mesca Ulad, Táin Bó Cúailnge |
Ulsterko zikloan, kristautasuna iritsi aurretiko Burdin Aroko gizartea deskribatzen da (nahiz eta zikloa idatziz jaso zuten Erdi Aroko eskribauen ikuspuntutik ikusia izan) eta Europako zelta gizartearekin parekotasun ugari ditu, autore klasikoek aipatzen duten moduan. Gerlariak gurdietatik borrokatzen dira, sari bezala beren aurkarien buruak hartzen dituzte, beren lehentasunarengatik jaietan lehiatzen dira, druiden aholkuak jasotzen dituzte eta ibaien pasabideetan aurrez-aurre borrokatzen dira. Olerkariei borete eta pribilejio handiak ezartzen zaizkie eta aberastasuna bakoitzak duen ganaduaren bidez neurtzen da. Azken ezaugarri hau euskal mitologiaren ezaugarriarekin parekidea da: Aberatsa=Abere asko dituena.
Istorioaren haria
Ulsterko zikloko istorioak Conchobar mac Nessa erregearen agintaldian eta agintaldi haren inguruan kokatuta daude. Conchobar mac Nessak ulaid jendea gobernatzen zuen (ulaid haiek Irlandako antzinako herri bat ziren, gaur egungo Ulster probintziari izena eman ziotenak), Emain Macha hiriburutik (gaur egungo Navan Fort, Armaghetik gertu). Ulaidak gehienetan connachta jendearen aurka borrokan aritzen ziren; connachtek Maedb erregina zuten buruzagi, bai eta haren senar Ailill ere. Fergus mac Róich, Ulsterko aurreko erregea izandakoa, connachten aliatua zen, eta Conchobar mac Nessaren etsai. Ulsterko zikloko heroi nagusia Conchobarren hiloba zen, Cúchulainn gudari gaztea.
Zikloa laurogei kontakizunek osatzen dute, hauen ardatza Táin Bó Cúailnge edo Cooley-ko Ganaduaren Lapurreta" da. Honetan, Connachteko Maedb erregina, gudaloste erraldoi baten buru jartzen da, eta Cooley-ko Zezen Nabarra lapurtzeko asmoz Ulsterko Erresuma inbaditzen du baina Cúchulainnekin topatzen da aurrez-aurre.
Pertsonaia nagusiak
- Conchobar mac Nessa (Conor mac Nessa ere deitua), Ulsterko erregea.
- Cúchulainn, Ulsterko heroia.
- Deirdre, heroi tragikoa.
- Medb edo Maedb, Connachteko erregina eta Conchobarren etsaia.
- Ailill mac Máta, Connachteko erregea.
- Fergus mac Róich, Ulsterko aurreko erregea, Connachten erbesteratua.
- Morrigan, gerra eta heriotzaren jainkosa, irlandarren jainko nagusietako bat.
- Lugh, eguzkiaren jainkoa, irlandarren jainko nagusietako bat.