Ulster

Ulster[1]ingelesez eta eskozieraz— edo Ulaidh[1]irlanderazIrlandako lau probintzia tradizionaletako bat da; Belfast du hiriburua. Beste hirurak honako hauek dira: Leinster (Dublin da hiri handiena), Munster (Cork du hiri handiena) eta Connacht (Galway da hiri handiena).

Ulster
Txantiloi:Herrialde info Erresuma Batua, Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
ISO 3166-2IE-U
HiriburuaBelfast
Geografia
Koordenatuak54°44′27″N 6°44′40″W
Azalera21,430 km²
MugakideakConnacht eta Leinster
Demografia
Ordu eremuaUTC±00:00

Ulsterrek ia bi milioi biztanle ditu 24.481 kilometro karratutan. Belfasten, milioi erdi baino gehiago bizi dira. Hurrengo hiri handienak, Derryk, ozta-ozta 100.000 biztanle ditu.

Ulsterko zati bat Ipar Irlanda britainiar lurraldea da; beste zatia, Irlandako Errepublikan dago.

Banaketa administratiboa

Probintziako bederatzi konderrietatik seik Ipar Irlanda osatzen dute, eta Erresuma Batuko zatia da gaur egun ere, Irlandako gainerako lurraldeek 1921ean estatu bereizia sortu arren. Jende askok, batez ere unionistek, Ipar Irlandako sei konderriei Ulster deitzen diete.

Hiru konderri aldiz Irlandako Errepublikaren barnean daude.

Hizkuntzak

Ulsterko gehienek hiberno-ingelesa (hots, ipar Irlandako ingelesaren aldaera) hitz egiten dute ama hizkuntza gisa.

Salbuespena Donegalgo gaeliko-hiztunak dira (Gaeltacht). Kantonera da hirugarren hizkuntza, Belfasteko Txinako etorkinak direla eta. Izan ere, Belfast da Europako per capita txinatar jatetxe gehien duen hiria. Eskozieraren Ulsterko aldaera ere —Ulsterko eskoziera— mintzatzen da Antrim, Down, Derry eta East Donegalen.

Gaeltachteko herriak

Hauek dira Ipar Irlandako irlanderadun herriak, Donegalgo konderrian kokatuta daudenak:

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

  1. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-14).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.